Elgoibartarrek ‘Bizitzari eta heriotzari begiratzeko beste modu bat’ hitzaldi zikloaz gozatu ahal izango dute irailaren 25etik aurrera

  • Ziklo honen helburua bizitzarekin, heriotzarekin eta horiekin lotutako prozesu emozional eta pertsonalekin lotutako gaiei buruz hausnartzeko eta horiei heltzeko tresnak ematea da, hazkunde pertsonalaren eta zaintza emozionalaren ikuspegitik.

Elgoibarko Udalak, ALMAUR elkartearekin lankidetzan, “Bizitza eta Heriotzari Begiratzeko Beste Modu Bat” izeneko ikastaro berritzailea aurkezten du. Programa honek heriotzari, gai unibertsal eta ezezagunari, buruzko pedagogia eskaini eta bizitzaren eta heriotzaren inguruko ikuspegi berria aurkeztuko du. Gutxi aipatzen den gaia izaki, izugarri larritzen, luzatzen eta zailtzen du sufrimendu egoera. Badakigu formazioa ezinbesteko erreminta dela hau guztia ekidin ahal izateko.

Ikastaroaren helburu nagusiak honako hauek dira: bizitzan eta heriotzan oinarritutako pedagogia eskaintzea; sentimenduak, pentsamenduak, beldurrak eta zalantzak adierazteko gune terapeutiko bat irekitzea eta heriotza bizitzaren parte gisa aurkeztea. Bigarren mailako helburuak dira, besteak beste, eguneroko bizitzan erabiltzeko tresna erabilgarriak eta praktikoak eskaintzea, galeraren aurrean sufrimendua gutxitzea eta depresio-egoerak prebenitzea, autozaintza eta autoestimua sustatzeko modu desberdinak irakastea, adimen emozionala garatzea eta komunikazioa lantzea.

Ikastaroaren lehen saioan, “Bizitzari eta heriotzari Begiratzeko Beste Modu Bat” izenburupean, ikastaroaren aurkezpena egin eta parte-hartzailek elkar ezagutuko dute. Irailaren 25ean izango da, 18:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Saioak astean behin egingo dira, asteazkenero, eta 2 orduko iraupena izango dute. Guztira, 10 saio izango dira, eta programa abenduaren 4ra arte luzatuko da. Ez da derrigorrezkoa izango saio guztietara joatea, baina oso gomendagarria jarraikortasuna izatea.

Bigarren saioan, mindfulness izango da ardatz nagusia. Hirugarren saioan, gorputz-jolas adierazkorra landuko da. Laugarren saioan, autoestimua indartzeko teknikak aztertuko dira. Bosgarren saioan, autozaintza izango da hizpide. Seigarren saioan, dolua eta onarpena landuko dira. Zazpigarren saioan, barkamena izango da gai nagusia. Zortzigarren saioan, bizi testamentua aztertuko da. Bederatzigarren saioan, bizitza ohoratzea izango da ardatz nagusia. Azkenik, hamargarren saioan, ikastaroaren ebaluazioa eta ospakizuna egingo dira.

Saioak euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko dira, parte-hartzaileen hizkuntza lehentasunen arabera. Izena emateko ondorengo loturan sartu irailaren 23ra arte. Informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailarekin: berdintasuna@elgoibar.eus.