- Eskumuturrekoak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) jaso ahal izango dira abuztuaren 19tik aurrera, 07:30etik 14:30era.
Elgoibarko Udalak 2 eta 8 urte bitarteko haurrak identifikatzeko eskumuturrekoak banatuko ditu aurten, galduz gero errazago aurkitzeko. Eskumuturreko horiei esker, aita, ama edo arduradunaren izena eta telefono-zenbakia idatzi ahal izango dira, baita Udaltzaingoaren zenbakia ere, behar izanez gero harremanetan jartzeko.
Eskumuturrekoak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) jaso ahal izango dira abuztuaren 19tik aurrera, 07:30etik 14:30era. Ekimen honek lasaitasun handiagoa eskaini nahi die familiei eta haurren segurtasuna hobetu nahi du herrian egiten diren ekitaldi eta jardueretan.
Elgoibarko Udalak zerbitzu hori erabiltzeko deia egin die adierazitako adin-tartean dauden haurrak dituzten familia guztiei, eta eskerrak eman dizkie herritarrei babes-neurri horretan laguntzeagatik.