- Uztailaren 17tik 19ra, bidegorria moztuko da adierazitako tarteetan, 7:00etatik 15:00etara.
Bihar, 2024ko uztailaren 17an, hasiko dira kontserbazio lanak Elgoibar eta Eibar lotzen dituen bidegorrian. Lan horiek 2024ko uztailaren 19an, ostiralean, amaituko dira. Tarte horretan, bidegorria moztuko da adierazitako tarteetan, 7:00etatik 15:00etara.
Lanen xehetasunak:
- 1. tartea: Bidegorri I-4 / Tartea: Elgoibar-Maltzaga / Luzera:2496 metro.
- 2. tartea: Bidegorri I-9 / Tartea: Maltzaga-Eibar / Luzera: 1.500 metro.
Lan horiek funtsezkoak dira bidegorriaren egoera ona eta segurtasuna bermatzeko, erabiltzaile guztientzako joan-etorri segurua ahalbidetuz. Elgoibarko Udalak aldez aurretik eskertu nahi du herritarrek mantentze-lan horiek egiten lagundu izana.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Elgoibarko Udalarekin harremanetan jar daitezke ohiko bideak erabiliz edo udal webgunea kontsultatuz.