‘Udako Kultura Ilargipean Elgoibarren’ programaren aire zabaleko filmak azpitituluekin proiektatuko dira

  • Neurri honen helburua da aire zabaleko proiekzioak eskuragarriago egitea, pertsona gehiagok filmez gozatzeko aukera izan dezaten, entzumen- edo hizkuntza-beharrak alde batera utzita.

Elgoibarko Udalak, pertsona guztien inklusioa bermatzeko eta herritarren eskaera bati erantzuteko asmoz, ‘Udako Kultura Ilargipean Elgoibarren’ programako filmak azpitituluekin proiektatuko ditu, ahal den guztietan.

Neurri honen helburua da aire zabaleko proiekzioak eskuragarriago egitea, pertsona gehiagok filmez gozatzeko aukera izan dezaten, entzumen- edo hizkuntza-beharrak alde batera utzita.

Joan den uztailaren 5ean hasi zen ‘Udako Kultura Ilargipean Elgoibarren’ programazioak uztailaren 27ra arte iraungo du, eta gustu guztietarako film sorta zabala eskainiko du Kalegoen plazan. Jarraian, hurrengo proiekzioen datak eta izenburuak zehazten dira:

  • Uztailak 12: Los Mitchell contra las máquinas – Matxinada teknologiko bati buruzko komedia familiarra.
  • Uztailak 13: Jurassic World: Dominion – Dinosauroak gizakiekin bizi dira mundu birmoldatu batean.
  • Uztailak 19: Fast & Furious – Toretto familiak aurkari hilgarrienari aurre egingo dio.
  • Uztailak 20: Mavka: Basoaren zaindaria – Maitasun eta betebehar istorio magikoa erresuma fantastiko batean.
  • Uztailak 24: Nazioarteko Folklore Jaialdia – Festival internacional de folklore.
  • Uztailak 26: Barbie – Barbie Barbielandetik mundu errealera daraman abentura.
  • Uztailak 27: Elemental – Adiskidetasunari eta bizikidetzari buruzko istorioa Ciudad Elemento hirian.

Elgoibarko Udalak herritar eta bisitari guztiak gonbidatzen ditu aire zabaleko proiekzio hauetaz gozatzera, eta eskerrak ematen dizkie ekimen hau are inklusiboagoa eta guztiontzat irisgarriagoa egiteko langudu duten guztiei.