- Etapa honetan, Deba ibaiaren gaineko zubia birmoldatu eta pasabide berria Urazandi auzoarekin lotuko da. N-634 errepidearen gaineko egungo pasabidea eraistea ere aurreikusten da.
- Inbertsioa 1.004.374,74 eurokoa da, BEZa barne, eta gauzatzeko epea 14 hilabetekoa.
Elgoibarko Udalak amaitutzat eman du Elgoibarko King Kong zubia berritzeko obren lehen fasea. Fase honetan, N-634 errepidearen gaineko pasabide bat eraiki da, igogailu batekin eta eskailerekin osatuta, autobus-geltokitik sarbidea errazteko. Era berean, asko aurreratu da Urazandi auzoarekin zuzenean lotuko den pasabidean, inguruko irisgarritasuna nabarmen hobetuz.
Lanak hasi zirenetik hamar hilabete igaro ondoren, Injelan SLk diseinatu eta idatzitako proiektuaren lehen fasea osorik gauzatu da, 991.840,96 euroko inbertsioarekin, BEZa barne. Lehen fase hau Urbycolan, S.L. enpresak egin du.
Lehen fasea amaitzean, proiektuak etenik gabe jarraituko du bigarren etaparekin. Etapa honetan, Deba ibaiaren gaineko zubia birmoldatu eta pasabide berria Urazandi auzoarekin lotuko da. N-634 errepidearen gaineko egungo pasabidea eraistea ere aurreikusten da. Lan horiek Construcciones Artzamendi SA enpresak egingo ditu. Aurrekontua 1.004.374,74 eurokoa izango da, BEZa barne, eta gauzatzeko epea 14 hilabetekoa.
Proiektua hainbat fasetan planifikatzeak tokiko herritarrengan ahalik eta eragin txikiena izatea bermatzen du, eta Urazandi auzoko eta inguruko biztanleentzako irisgarritasuna eta segurtasuna etengabe hobetzea sustatzen du.
Elgoibarko alkate Maialen Gurrutxagak proiektu honek egungo gobernu taldearentzat duen garrantzi estrategikoa azpimarratu du. “King Kongeko zubiaren birmoldaketa aurrerapauso nabarmena da azpiegitura modernoago, irisgarriago eta seguruagorantz, bizilagunen behar eta itxaropenekin bat datorrena”, adierazi du Gurrutxagak.
Herritarrek obren diseinua eta aurrerapena gertutik jarraitu ahal izateko, Udalak bi informazio-panel jarri ditu; bana zubiaren mutur bakoitzean.
Elgoibarko Udalak eskerrak eman ditu inplikatutako pertsona guztien laguntzagatik eta herritarren ulermenagatik tokiko azpiegitura hobetzeko funtsezkoak diren obra hauek garatzen diren bitartean. Udalak unean-unean emango du obren garapenak eragiten dituen bide-mozketa eta bestelako eragozpenen berri.