Elgoibartarrentzat segurtasun gomendioak ekainaren 23ko San Joan bezperako suetarako

  • Segurtasun-gomendio batzuk eman ditu Udalak, herritar guztiek jai segurua eta gozatzeko modukoa izan dezaten, Altzola auzoan, Santa Ana kalean eta Basarte kalean piztuko diren suetan.

Elgoibarko herritarrei zuzendutako hainbat segurtasun-gomendio eman ditu Udalak igande honetan, ekainaren 23an, egingo diren San Juan Su ezberdinak direla eta. Guztira hiru gune izango dira suetarako igandean Elgoibarren: Altzola auzoa, Santa Ana kalea eta Basarte kalea. Herritar guztiek jaiegun segurua eta gozatzeko modukoa izan dezaten, honako jarraibide hauei jarraitzeko eskatzen zaie herritarrei:

  1. Sua prestatzea: Toxikoak ez diren eta ke kaltegarririk sortzen ez duten materialak erabiltzea gomendatzen da. Suaren egiturek egonkorrak izan behar dute, erorketak saihesteko.
  2. Segurtasuna sua piztean: Metodo seguruak erabili sua pizteko, hegazkortasun handiko likido sukoiak saihestuz. Zentzuzko distantzia bat mantendu piztean eta sua erabat kontrolatu arte.
  3. Etengabeko zaintza: Pertsona heldu bat egon behar da beti sua ikuskatzen. Ez utzi sua zaintzarik gabe, gorabeherak saihesteko.
  4. Segurtasun-gailuak: Su-itzalgailuak eta lehen sorospenetarako materiala eskura izatea. Ebakuazio-plan bat prestatzea eta bertaratutako pertsona guztiei jakinaraztea.
  5. Ingurumenarekiko errespetua: Ziurtatu eremu osoa garbitzen dela sua erabat itzali ondoren, ingurunearentzat kaltegarria izan daitekeen edozein hondakin bilduz.
  6. Kontuz etxeko animaliekin: Etxeko animaliak leku seguruan eta sutatik urrun edukitzea gomendatzen da, zaratak eta sugarrek estresa edo beldurra eragin baitezakete.
  7. Piroteknia-gaien debekua: Erabat debekatuta dago su artifizialak eta bestelako piroteknia-gaiak erabiltzea, beharrezkoak ez diren arriskuak saihesteko.

Udalak herritarrak gonbidatzen ditu jaiez arduraz eta arretaz gozatzera, guztion ongizatea zainduz.