- Tertuliak egitasmokoez gain, 16 urtetik gorako herritarrentzat ere irekita egongo da Alain Zulaika Niala magoak emango duen ikuskizuna.
Tertuliak egitasmoak ekainaren 20an, osteguna, emango dio amaiera ikasturteari, Niala magoaren ikuskizunarekin. Kultur Etxeko sotoan izango da, doan, eta Tertuliak egitasmokoez gain, 16 urtetik gorako herritarrek ere parte hartu ahal izango dute emanaldian. Elgoibarko Izarrak, Udalak, AEK euskaltegiak eta Udal euskaltegiak antolatzen dute Tertuliak egitasmoa.
“Ikasi dituen azken magia trukoekin etorriko zaigu Niala, eta jendeak bertatik bertara ikusi eta sentitu ahal izango ditu. Jendearen parte-hartzea eta umorea izango dira, besteak beste, bi osagai nagusiak”, azaldu dute antolatzaileek Nialak emango duen ikuskizunaz.
EGUNA: ekainak 20, osteguna
ORDUA: 19:00
TOKIA: Kultur Etxeko sotoan