Indusketak Dolmenen Ibilbidean 

Ekainean zehar indusketak edingo dira Dolmenen Ibilbidean eta Aranzadi Zientzia Elkartea boluntarioen bila dabil.
Elgoibarko, Bergarako eta Soraluzeko Udalek, Debegesarekin batera, sustatu dute egitasmoa, ibilbidearen eta bere ingurunearen paisaia-balioa eta balio arkeologiko handia herritarrei ezagutzera emateko helburuarekin.

Dolmenen Ibilbidearen (PR-Gi 94) balio arkeologikoa ikertzen jarraitzeko asmoz, Elgoibarko, Bergarako eta Soraluzeko Udalek, Debegesa Debabarreneko Garapen Agentzia eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin lankidetzan, esku-hartze arkeologikoak egin dituzte 2012tik.

Programa honen helburua Elosua-Plazentziako Estazio Megalitikoa ikertzea, kontserbatzea eta balioestea da, hura osatzen duten monumentuetan indusketak eginez eta aztarnategi berriak aurkitzeko prospekzioak eginez.

Ekainean Atxolin trikuharriaren indusketa egingo da eta Aranzadi Zientzia Elkartea boluntarioen bila dabil programan laguntzeko. Parte hartu nahi dutenek Jesus Tapia arkeologoarekin jar daitezke harremanetan, 676 490 143 telefono-zenbakiaren bidez edo jtapia@aranzadi.eus helbidearen bidez.

Dolmenen Ibilbideko bisita gidatuen programak martxan jarraitzen du, interesa dutenek informazio gehiago aurki dezakete eta aldez aurretik izena eman dezakete Debabarrena Turismoaren webgunean (www.debabarrenaturismo.com).