Elgoibarrek eskola garraiorako autobus geltoki berri bat jarri du San Roke kalean

  • Geldialdia irailetik ekainera egongo da martxan

Elgoibarko Udalak iragarri du eskola-garraiorako autobus-geltoki berri bat jarriko duela martxan San Roke kalean. Ekimen honen helburua da ikasleen segurtasuna eta erosotasuna hobetzea eguneroko joan-etorrietan.

Geldialdia irailetik ekainera bitartean egongo da martxan, eta honako ordutegi hau izango du:

  • 07:30 – 08:30
  • 14:00 – 14:30
  • 16:00 – 16:30

Ordutegi horietan, debekatuta egongo da ibilgailuak seinaleztatutako eremuan aparkatzea, eskola-garraioko zerbitzuaren arintasuna eta segurtasuna bermatzeko. Laster, dagokion seinale bertikalak jarriko dira, aparkatzeko ordutegiak eta mugak adierazita.