- Bizilabe LH 5etik DBH 4ra bitarteko gazteentzako aisialdi-eskaintza da, Elgoibarko Udalak eta Elhuyarrek sustatua. Bertan, gazteek zientzia eta teknologiari buruzko tailerrak, proiektuak eta txangoak egingo dituzte.
- Abian da, halaber, Elgoibarko Udalak eta Doplayk sustatutako LH 1etik LH 4ra bitarteko haurrentzako robotika-ikastaro berria.
- Izena emateko epea ekainaren 14ra arte luzatuko da:
Bizilabe: https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/elgoibar
Robotika: https://doplay.es/robotika-dibertigarria/
BIZILABE
Elgoibarko Udalak, Elhuyarrekin elkarlanean sustaturiko Bizilabe Elgoibar aisialdi-eskaintzan izena emateko epea ireki da. Seigarren urtez, udalerriko gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko, ekintzailetzarekiko eta sormenarekiko interesa eta motibazioa sustatuko da. Robotikako ikastaroa ere eskainiko da. Bertan, haurrek STEAM eremuan izandako lehen esperientziekin hasiko dira.
2024ko urritik 2025eko maiatzera, 10 eta 16 urte bitarteko gazteek tailerretan parte hartu eta proiektuak egin ahal izango dituzte Elgoibarko IMH Campusean. Ikasturtean zehar, hainbat esparrutan esperimentu zientifiko eta teknologikoak egingo dira, eta ikertzaile profesionalek zuzendutako talde-proiektuak garatuko dira.
Komunitatea eta bizipenak
Ikastetxe, tokiko eragile, ikerketa-zentro eta tokiko enpresek parte hartzen dute proiektuan. Izan ere, STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) bultzatzea herri apustu bat da.
Bide horretan, Elgoibarko gazteek eskualdeko ikerketa zentroak eta enpresak bisitatuko dituzte, eta ikertzaileekin harremanetan egongo dira. Gainera, hainbat jarduera zientifiko antolatuko dira tokiko eragileekin lankidetzan. Horren erakusgarri dira ikasturte honetan arrakastaz ospatu den Neskatoaren eta Emakume Zientifikoaren Nazioarteko Eguna edo herriko ikastetxeetan ospatu diren zientzialarien topaketak eta tailerrak. Gainera, II. Zientzia Azoka arrakastatsua, besteak beste Robotikako haurrek eta Kataluineko gazteek parte hartu zutena.
Bizilabe Elgoibar 2024-2025 ikasturtea
- 2024ko urritik 2025eko maiatzera arte.
- IMH kanpusean.
- 10-16 urteko haurrentzat.
Asteazkena/Miércoles | Osteguna/Jueves | |
LH 5-6 | 17:00 – 18:30 | 17:00 – 18:30 |
DBH 1-2 | 18:30 – 20:00 | 18:30 – 20:00 |
DBH 3-4 | 15:30 – 17:00 | —— |
- Prezioa:
- Kuota: 18 € hilean.
- Familia ugariak, guraso bakarrekoak eta langabetuak: 10 €hilean.
- Bigarren anai-arrebaren inskripzioa, familia ugariak ez diren kasuetan: 10 € hilean.
- Gizarte-laguntzak jasotzen dituzten familiak: 4 € hilean.
- Elgoibarkoa ez bazara, 69 €/ hilean, betiere plaza libre badago.
ROBOTIKA
Ikasturte honetan, LH 1etik LH 4ra bitarteko haurrek IMH Campuseko instalazioetan ematen diren robotika-tailerretan parte hartu ahal izango dute. Ikasturtean zehar, beren robotak, bideojokoak edo asmakizun teknologikoak sortu, diseinatu, muntatu eta programatzeko aukera izango dute, hainbat tresna erabiliz.
- 2024ko urritik 2025eko maiatzera arte.
- Astearte edo ostiraletan: 17:00etatik 18:00etara.
- IMH Kanpusa
- EP1etik EP4ra ikasten ari diren haurrentzat.
- Prezioa (Elgoibartarrentzat Udalak diruz lagunduta. Elgoibarkoa ez bazara, 66 €/ hilean, betiere plaza libre badago):
- Kuota: 36 €/ hileko.
- Familia ugariak, guraso bakarrekoak eta langabetuak: 10 €hilean.
- Bigarren anai-arrebaren inskripzioa, familia ugariak ez diren kasuetan: 10 € hilean.
- Gizarte-laguntzak jasotzen dituzten familiak: 4 € hilean.
Izen-emateak zabalik
Izena emateko epea ekainaren 14ra arte egongo da zabalik. Web-orri hauen bidez egingo dira: https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/elgoibar eta https://doplay.es/robotika-dibertigarria/. Ekainaren 17tik aurrera zabalik utziko da izena emateko aukera, plaza hutsak egonez gero.