Arrakastatsua izan zen Elgoibarko Museoen Eguna

  • Ekimenean herriko hiru museok hartu zuten parte: Makina Erremintaren Museoak, MUFOMIk eta Hezur Museoak.
  • Udalak azpimarratu duenez, jardunaldi honen arrakastak elgoibartarrek tokiko kultura eta ondarearekin duten interesa eta konpromisoa islatzen du.

Elgoibarko Udalak eta maiatzaren 18an ospatu zen Museoen Egunean parte hartu zuten hiru museoek batera egin duten balorazioa oso positiboa izan da. Ekimenean herriko hiru museok hartu zuten parte: Makina Erremintaren Museoak, MUFOMIk eta Hezur Museoak, eta ehunka pertsona erakarri zituen, kultur jardunaldi aberasgarri batez gozatzeko.

Hezur Museoak eta MUFOMIk jendetza handia izan zuten, egunean zehar 300 bisitari jaso baitzituzten. Eguna "oso emankorra" izan zen. Era berean, Makina Erremintaren Museoak ikusleen erantzun bikaina izan zuen, 125 pertsona inguru joan baitziren instalazioak bisitatzera.

Hiru museoak ordutegi berezian egon ziren zabalik, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:00etara, bisitariei kultur gune horiek doan miatu aukera paregabea eskainiz. Irekiera berezi hau publiko orokorrarentzat ez ezik, herriko ikasleentzat ere diseinatu zen, bilduma bakoitzaren aberastasunak beren kabuz ezagutzeko aukera emanez.

Jardunaldi honen arrakastak elgoibartarrek bertako kultura eta ondarearekin duten interesa eta konpromisoa islatzen du. Elgoibarko Udalak eskerrak eman nahi dizkie ospakizun hau posible egin zuten guztiei eta bertan parte hartu zutenei, kultura herritarrengana hurbiltzeko ekimenak sustatzen jarraitzearen garrantzia azpimarratuz.