Elgoibarko Udalak ‘Elgoibar’ udal aldizkariaren 2024ko ale berria argitaratu du

  • Aldizkariaren ale bat Elgoibarko etxebizitza guztietan banatu da eta udal eraikinetan ere eskuragarri dago. Gainera, formatu digitalean irakur daiteke udal webgunean

Elgoibarko Udalak ‘Elgoibar’ udal aldizkariaren ale berria argitaratu du. 12 orrialdeko edizio honek garrantzi handiko gaiak jorratzen ditu. Horien artean, Artekale kalean igogailu berria eraikitzeko egingo diren lanak. Igogailu berriak inguru horretako irisgarritasuna nabarmen hobetuko baitu. Gainera, Urruzunoko baratzeak eta ondoko haur-parkea ireki berri direla ere nabarmentzen da aldizkarian. Herritarren parte-hartze aktiboa eta instalazio horien erabilera egokia eta jasangarria bermatzeko zenbait erregulazio izan dituen proiektua da hau.

Edizio honetan jorratutako beste gai garrantzitsu bat “Elgoibar Hobe baten alde” ekimena da. Ekimen horretan, tokiko 11 ostalaritza-establezimenduk ur-banagailuak jarri dituzte, kontsumo-ohitura osasungarriak eta ingurumen-jasangarritasuna sustatuz. Halaber, tokiko hezkuntza-erakundeekin elkarlanean Idotorben 500 zuhaitz autoktono landatzeko jardunaldi arrakastatsuari ere eskaintzen dio tartea aldizkariak.

Aldizkariaren ale bat Elgoibarko etxebizitza guztietan banatu da eta udal eraikinetan ere eskuragarri dago. Gainera, formatu digitalean irakur daiteke udal webgunean