- Hauteskunde mahaira bertaratu beharko dute soilik udal langileen jakinarazpena jasotzen duten hautesleek.
Gaur, maiatzaren 13an, 2024ko ekainaren 9ko Europar Hauteskundeen hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko zozketa publikoa egin da. Horretarako, Udalbatzaren ezohiko Osoko Bilkura egin da.
Herritarek dagoeneko kontsultatu dezakete hauteskunde-mahaietarako kide edo ordezko diren helbide honetan
Mahai bakoitza 3 kidek osatzen dute hauteskunde egunean: lehendakaria, lehen mahaikidea eta bigarren mahaikidea. Lehendakari eta mahaikide bakoitzak 2 ordezko ditu. Mahai bakoitzeko 9 kide horiek aurkeztu behar dira dagokien hauteslekuan ekainaren 9an goizeko 8:00etan.
Zozketan, kargu bakoitzaren 14 pertsonako zerrenda bana osatu da, eta Bergarako Hauteskunde Batzordeak izendapenaren aurkako alegazioak onartuz gero, zerrendako hurrenkeran izendatuko da ordezkoa. Jakinarazpenak egiteko azken eguna ekainaren 7a izango da.