Maiatzaren 18an 30 postu batuko ditu Lekuederren Elgoibarko III. Zientzia Azokak

  • 11:00etatik 14:00etara izango da. Azoka honen helburu nagusia da Elgoibarko haurrek zientziaren eta teknologiaren arloan lantzen dituzten proiektuak herriari erakustea eta hezkuntza zientifikoan sakontzea.
  • Horrez gain, 10 bizipen zientifiko bizitzeko aukera izango da azokan: STEAM proiektuak, txikitxokoa, mekanismo eta makina errazak:, coding school bidezko programazioa, animalien lasterketa, ikastetxe bateko sute baten simulazioa, erronka teknologikoa: ilargi-egitura, zianotipia, “harrapatu txinpartak” ikuskizuna eta ginkana zientifikoa.
  • Azokako planoa (PDF)

Bizipen zientifikoak Elgoibarko herriari zabalduko dizkiete herriko haurrek datorren maiatzaren 18ko II. Zientzia Azokan. 11:00etatik 14:00etara izango da Lekuederren.

Guztira 30 postu egongo dira bertan, hala nola, Elgoibarko ikastetxeetako gazteen eta haurren proiektuekin, Bizilabe ekimenean parte hartzen duten haurren lanekin, Robotika ikastaroko ikasleen lanen postuak, stand profesionalak eta Lanbide heziketako ikastetxeen eta unibertsitateen postuak izango dira. 

Zientzia Azoka honen helburu nagusia da Elgoibarko umeek zientziaren eta teknologiaren arloan lantzen dituzten proiektuak herriari erakustea; baita ere, zientziarekin, teknologiarekin eta berrikuntzarekin lotutako balioak sustatzea eta gizartearen kultura zientifikoa handitzea. Horretarako, loturak sortu nahi ditugu hezkuntza-sistemaren, komunitate zientifikoaren, familien eta, oro har, gizartearen artean, zientziaren eta teknologiaren irudi errealistagoa emateko. Proiektu honen bidez, bizipen zientifikoak eskaini nahi dizkiegu Elgoibarko umeei eta gazteei, hezkuntza zientifikoan sakondu. 

10 bizipen zientifiko aukeran

Bizipen zientifiko ugari bizitzeko aukera izango da azokan txikitxokoa, mekanismo eta makina errazak:, coding school bidezko programazioa, animalien lasterketa, ikastetxe bateko sute baten simulazioa, erronka teknologikoa: ilargi-egitura, zianotipia, “harrapatu txinpartak” ikuskizuna eta ginkana zientifikoa..

Edozein tailer zientifikotan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da azokan dagoen informazio-gunean, 10:30etik 12:45era.

TXIKITXOKOA: Gune horretan materia ezberdinez hornitutako bandeja esperimentalak, jolas heuristikoen gunea eta argi mahaiekin esperimentatzeko gela ilun bat egingo dira.

  • Mailak: HH2-HH5
  • Ordutegia: bederatzi saio egingo dira: 11:00-11:20 / 11:20-11:40 / 11:40-12:00 / 12:00-12:20 / 12:20-12:40 / 12:40-13:00 / 13:00-13:20 / 13:20-13.40 / 13:40-14:00
  • Saio bakoitzeko partaideak: 15

MEKANISMO ETA MAKINA ERRAZAK: Mugimenduak eta horiek sortzeko moduak aztertuko ditugu: dantzarien lehiaketa, gimnasio batean pisuak altxatzea, baloia saskira jaurtitzea, autoen lasterketa…

  • Mailak: HH5-LH1
  • Ordutegia: sei saio egingo dira: 11:00-11:30 / 11:30-12:00 / 12:00-12:30 / 12:30-13:00 / 13:00-13:30 / 13:30-14:00
  • Saio bakoitzeko partaideak: 8

CODING SCHOOL BIDEZKO PROGRAMAZIOA: Programatzen ikasteko jolas dibertigarria da. Aukeratutako pertsonaiek beren helburura iristeko beharrezko mugimenduak egin beharko dituzte.

  • Mailak: LH1 eta LH2
  • Ordutegia: sei saio egingo dira: 11:00-11:30 / 11:30-12:00 / 12:00-12:30 / 12:30-13:00 / 13:00-13:30 / 13:30-14:00
  • Saio bakoitzeko partaideak: 8

ANIMALIEN LASTERKETA: Animalia batzuk muntatuko ditugu, eta, sentsoreen bidez, programatu ditugun mugimenduak egingo dituzte.

  • Mailak: LH2 eta LH3
  • Ordutegia: sei saio egingo dira: 11:00-11:30 / 11:30-12:00 / 12:00-12:30 / 12:30-13:00 / 13:00-13:30 / 13:30-14:00
  • Saio bakoitzeko partaideak: 8

IKASTETXE BATEKO SUTE BATEN SIMULAZIOA: Eszena landuko dugu, eta pertsonaiak eta objektuak programatuko ditugu, sutearen aurrean ikastetxea husteko lanak edo mugimenduak egin ditzaten.

  • Mailak: LH3 eta LH4
  • Ordutegia: sei saio egingo dira: 11:00-11:30 / 11:30-12:00 / 12:00-12:30 / 12:30-13:00 / 13:00-13:30 / 13:30-14:00
  • Saio bakoitzeko partaideak: 8

ERRONKA TEKNOLOGIKOA: ILARGI-EGITURA: Ilargi-egitura bat sortu beharko dute parte-hartzaileek, altuera batetik botatzean, zutik eroriko dena. Egitura sortu ostean, probatu egingo dugu.

 

  • Mailak: LH1-LH3
  • Ordutegia: sei saio egingo dira: 11:00-11:30 / 11:30-12:00 / 12:00-12:30 / 12:30-13:00 / 13:00-13:30 / 13:30-14:00
  • Saio bakoitzeko partaideak: 8

 

ZIANOTIPIA: Tailer honetan ikasiko dugu argazkiak inprimatzeko aspaldiko teknika erabiltzen. 

  • Mailak: LH 4-DBH 1
  • Ordutegia: sei saio egingo dira: 11:00-11:30 / 11:30-12:00 / 12:00-12:30 / 12:30-13:00 / 13:00-13:30 / 13:30-14:00
  • Saio bakoitzeko partaideak: 8

“HARRAPATU TXINPARTAK” IKUSKIZUNA: Ikuskizun honetan, elektrizitatearekin esperimentuak egin eta jolasean arituko gara. Elektrizitate estatikoarekin esperimentuak, zirkuitu elektrikoak, plastilina eroalea, platano elektrikoa… Txinpartak aterako ditugu!

  • Mailak: LH1-LH3
  • Ordutegia: hiru saio egingo dira: 12:00-12:30 / 12:45-13:15 / 13:30-14:00
  • Saio bakoitzeko partaideak: 25

GINKANA ZIENTIFIKOA: Ginkana honetan, zientzia eta teknologiarekin zerikusia duten hainbat proba gainditu beharko dituzte parte-hartzaileek, ginkanaren hitz ezkutua aurkitu eta garaipena lortzeko.

  • Mailak: LH4-DBH1
  • Ordutegia: lau saio egingo dira: 11:00-11:45 / 11:45-12:30 / 12:30-13:15 / 13:15-14:00
  • Saio bakoitzeko partaideak: 20

 

5 postu mota

  • Gazteen eta umeen proiektuak (ikastetxeetan landu dituztenak): Gazteak eta umeak dira azoka honen protagonistak, haiek egindako proiektuak eta lanak eskoletan erakutsiko baitira. Ikastetxeek rol aktiboa dute zientzia-azokan, haien ikasleen proiektuak aurkeztuz.
  • Bizilaben parte hartzen duten umeak: Bizilaben egindako proiektuak eta lanak erakutsiko dituzte.
  • Robotikan parte hartzen duten umeak: Robotikako tailerretan ikasitakoa erakutsiko dute.
  • Stand profesionalak (enpresak): Joko baten bitartez enpresa bakoitzean zer lantzen den erakutsiko dute.
  • Lanbide Heziketako ikastetxeak eta Unibertsitatea: Haiek ekarpen paregabea egiten diote azokari, erakunde horietako profesionalak haurren erreferente bihurtuz eta ikastetxearen proiektuak zientzia-azokan zabalduz.

Parte-hartzaileak:

  • ELGOIBAR BHI
  • ELGOIBAR IKASTOLA
  • ELGOIBARKO HERRI ESKOLA
  • IMH Campus
  • MEKA LHII
  • MAKINA ERREMINTAREN MUSEOA
  • BIZILABE ELGOIBAR
  • ROBOTIKA Dibertigarria
  • DANOBAT GROUP
  • SOMABE MAKINA BEREZIAK