Elgoibarko Udalak eta Gurutze Gorriak herritarrei dei egin diete Gipuzkoako Elikagaien Bankuak maiatzaren 24an eta 25ean egingo duen Elikagai Bilketan boluntario gisa parte hartzera

  • Elgoibarren boluntario lanak eginez Elikagaien Bankuari lagundu nahi dioten pertsonek lehenbailehen jakinarazi beharko dute 943 74 10 50 telefonora deituz edo Elgoibarko Udaleko Herritarren Arretarako Zerbitzura (HAZ) zuzenean joz.

Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Gurutze Gorriak Gipuzkoako Elikagaien Bankuak datorren maiatzaren 24an eta 25ean egingo duen udaberriko elikagaien bilketan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.

Txandak antolatuko dira ostiralerako eta larunbaterako. Txanden ordutegia eta saltokia boluntarioen kopuruaren araberakoak izango dira.

Udaberriko kanpaina honek Eroski eta BM-Netto supermerkatuetan elikagaiak eta/edo bonuak ematea sustatuko du, eta Mercadonan bonuak soilik ematea.

Elgoibarren boluntario lanak eginez Elikagaien Bankuari lagundu nahi dioten pertsonek lehenbailehen eman beharko dute horren berri 943 74 10 50 telefonora deituz edo Elgoibarko Udaleko Herritarren Arretarako Zerbitzura (Santa Ana 2, behea) zuzenean joanez.

Boluntarioen laguntza ezinbestekoa da, kanpainaren arrakasta hertsiki lotuta baitago saltoki eta ordutegi guztiak estali ahal izateko apuntatutako boluntario kopuruarekin. Pertsonen prestutausn azkarrak, gainera, kudeaketa erraztuko du.

 

OHAR ARGIGARRIAK:

  • Boluntariotzaren zereginak: Boluntarioek, identifikazio-txalekoak dituztela, informazioa emango diete merkataritza-guneetara sartzen direnei establezimenduetako kutxetan elikagaien eta/edo bonu-txartelen bidez laguntza emateko aukerari buruz.
  • Elgoibarren, 2014tik, adingabeek parte hartzeko aukera dute, balioetan oinarritutako hezkuntza-lanak egiteko.
  • Adingabeek parte hartzeko, ardura hartzen duen heldu batek lagundu behar ditu. Horrez gain, haurra boluntario gisa inskribatu behar da, boluntario guztiei egiten zaien asegurua izan dezaten.