Elgoibarrek berdeguneen urteroko biziberritzeari ekin dio

  • Ernetzearen arrakasta eta belarraren hazkunde homogeneoa ziurtatzeko, beharrezkoa izango da erein berri diren parterreetarako sarbidea aldi baterako istea, gutxi gorabehera hilabete batez.
  • Lan horien eraginpeko parterreak herriko funtsezko eremuak dira: Giza Eskubidea, Bolatoki, Aita Agirre, Lekueder eta Maala.

 

Elgoibarko Udalak urteroko herriko erdiguneko berdeguneak biziberritzeko eta mantentzeko lanei ekin die, espazio publikoa hobetzeko eta edertzeko konpromisoaren barruan.

Lan horiek funtsezkoak dira eremu berdeen osasuna eta indarra bermatzeko. Prozesu hauen barruan sartzen da lurzorua eskarifikatzea, lurra hobeto aireztatu eta oxigenatu ahal izateko, baita ongarria aplikatzea eta soropil-haziak ereitea.

Ernetzearen arrakasta eta belarraren hazkunde homogeneoa ziurtatzeko, beharrezkoa izango da erein berri diren parterreetarako sarbidea aldi baterako ixtea, gutxi gorabehera hilabetez. Itxitura horren bidez, tratatutako eremuetan pertsonen eta animalien joan-etorria ekidin nahi da, haziak behar bezala indartu eta gara daitezen.

Kaltetutako zonaldeak honako hauek dira: Giza Eskubidea, Bolatoki, Aita Agirre, Lekueder eta Maala. Gainera, antzeko lanak egingo dira hutsik dauden parterreetan eta biribilguneetan, udalerri osoan landare-estaldura uniformea eta estetikoa ziurtatzeko.

Ekintza hauekin, udalak elgoibartarren gozamenerako gune publiko berdeak, osasungarriak eta irisgarriak  sortzeko eta mantentzeko konpromezua berresten du.