Urazandi auzora sartzeko pasabideak eta igogailua eraikitzeko obrak direla eta, bihar, asteartea, itxi egingo da N-634 errepideko Donostiarako erreia. Mozketak ordubete inguruko iraupena izango du eta goizeko 8:00ak eta 13:00ak bitartean egingo da.
Bestalde, Urazandiko lurpeko pasabidetik igogailu berriaren plataformara sartzeko arrapala konponduko da. Obrak egiteko, kultur etxearen parean ibaia zeharkatzen duen pasabidea moztu behar da, baita N-634 errepidearen azpiko pasabidea ere. Pasabidea bihar moztuko da, eta moztuta egongo da aste osoan.