Aste honetako euriteen ondorioz, otsailaren 27an zulo handi bat sortu zen Elgoibar eta Maltzaga arteko foru bidegorriko harri-lubeta batean, Ziziliongo zubitik gertu. Gaur egun, ebaluazio teknikoa egiten ari dira, eta azkar kontratatuko da beharrezko konponketa-proiektua.
Egoera horren aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Departamentuak, bidearen arduradunak, bidegorria ixtea erabaki du konponketa-lanak amaitu arte. Laster pasabidea oinezkoentzat eta txirrindularientzat bakarrik irekitzeko aukera aurreikusten da, horrela erabiltzaile guztien segurtasuna bermatuz.