- Guztira 40.000 euro bideratu ditu Udalak Elgoibarren kultura sustatzeko.
- Elgoibarko Udalak herriko kultur elkarteekin batera lanean jarraitzen du lankidetza indartzeko eta 2024rako akordioak bilatzeko.
Herriko hainbat kultur adierazpenekiko etengabeko konpromisoari eutsiz, Elgoibarko Udalak 2023ko ekitaldirako hitzartutako diru-laguntzak tokiko hainbat kultur elkarteri emateko prozesua amaitu du. Ekimen hauek indartzera zuzendutako inbertsio osoa 40.000 eurokoa izan da.
- urtean zehar, diru-laguntzaren %90 ordaindu zen, 36.000 euro guztira, eskaerak aurkezteko epea eta dagokion balorazio teknikoa amaitu ostean. 2024ko urtarrilaren 12an justifikazio-epea itxi ondoren, Udalak gainerako %10a ordaintzeari ekin dio, hau da, 4.000 eurori dagozkionak, elkarteek aurkeztutako dokumentazioa ebaluatu eta egiaztatu ondoren.
Dirulaguntza honen onuradun izan diren kultura-elkarteek, Elgoibarko kultura-ingurunea aberasteko duten dedikazioa eta ekarpen handia erakutsi dute, komunitatearen garapen kulturala sustatzen duten proiektu, ekitaldi eta jarduerak burutuz.
Diru laguntza hau Elgoibarko Udalak tokiko kultura sustatzeko duen konpromisoaren kontextuan kokatzen da. Kultur ekimen hauek komunitatearen bizitza aberasten jarraitzea espero da, eta Udalak elkarlanean jarraituko du elkarte horiekin, etorkizunean kultur ehuna are gehiago sendotzeko.