Elgoibarko Udalak 2024ko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eskatzeko epea zabaldu du

  • Eskabideak aurkezteko epea abenduaren 15era bitartekoa izango da eta apirilaren 5era bitarteko eskaerek atzeraeragina izango dute.
  • 2023an 336 eskaera egon ziren 199 eskatzaileren partetik eta gastu totala 251.723,23€ eurokoa izan zen. 2022an baino 50 eskatzaile gehiago izan dira, 149 eskatzaile izan baitziren orduan. Onuradunak 475 pertsona izan dira. 

Elgoibarko Udalak Gizarte Larrialdietarako 2023ko Laguntzak (GLL) eskatzeko epea zabaldu du; Eskabideak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 15era bitartekoa izango da. Apirilaren 5a bitarteko eskaerek 2024ko urtarrilaren 1eko atzeraeragina izango dute.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak, gizarte bazterkeriari aurre egin eta bazterketa pertsonal, sozial eta laborala arintzeaz gain, hori bizi duten pertsonen egoera normalizatzen eta gizarteratzen laguntzeko xedea duten baliabide ekonomikoak dira. 

Gizarte Larrialdietarako Laguntzek laguntza-lerro hauek barne hartzen dituzte, hala nola: mantentzea, alokairua edo hipoteka-kreditua, etxetresna elektrikoak erostea, etxebizitzako instalazio eta konponketak edo lehen mailako premiekin lotutakoak edo aurretiko zorpetzearekin zerikusia dutenak.

“Gure herritarrek aurre egin behar dieten erronka sozialetarako irtenbide integralak bilatzen ari gara etengabe, eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzak funtsezko tresnak dira bazterketari bere osotasunean heltzeko”, adierazi du Maialen Gurrutxaga Elgoibarko alkateak. “Baliabide ekonomiko horiek, pertsona askok dituzten berehalako zailtasunak arintzeaz gain, normalizazioa eta sozializazioa sustatzea ere bilatzen dute. Gure konpromisoa nekaezin lan egitea da, Elgoibarren inor atzean gera ez dadin, gizarte inklusiboagoa, bidezkoagoa eta solidarioagoa sustatuz. Laguntza hauen bidez, bazterkeria pertsonal, sozial eta laboralaren aurka borrokatzeko gure borondatea erakusten dugu, gure herritar guztien integrazio osorako bideak irekiz”.

Udalak 240.000 euroko aurrekontu partida erreserbatu du 2024ko kontuetan. Gainera, behar den orotan partida egokitu eta osatzeko gaitasuna du Udalak. Eskaerak Elgoibarko Herritarren Arreta Zerbitzuan egin behar dira, eta ondoren Gizarte Zerbitzuetako langileek kasu bakoitzaren azterketa indibiduala burutuko dute.

 

2023an 336 eskaera, ia 252.000 € laguntzetan

2023an 336 eskaera egon ziren 199 eskatzaileren partetik eta gastu totala 251.723,23 eurokoa izan zen. 2022ean baino 50 eskatzaile gehiago izan dira, 149 eskatzaile izan baitziren orduan. Onuradunak 475 pertsona izan dira. 

Gastuari erreparatuz, aurten, iaz baino 72.200€ gehiago bideratu da. Joan den urtean energiaren garestitzeak zuzeneko ondorioak izan ditu; izan ere, iaz baino 23.662,11 € gehiago bideratu dira kontzeptu horretara energiarako eta mantentze-gastuetarako.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzek eskaintzen duten kontzeptu bakoitzeko egin diren gastuak honakoak izan dira: Etxebizitzaren mantenuari eta energia gastuei aurre egiteko eskaerei dagokienez, 200 (100 +100) eskaera egon dira, eta kontzeptu hori dela eta 101.143,41€-ko gastua egin da. Alokairua ordaintzeko kontzeptuari erreparatuz gero, gastu horri aurre egiteko 70 eskaera egon dira, eta guztira, gastua 114.419,01€-koa  izan da. Etxebizitza ordaintzeko hipoteka kredituarekin lotutako maileguak ordaintzeko laguntzari dagokionez, 14 eskaera egon dira eta 20.620,94€-ko gastua egon da. Oinarrizko premiei dagokienez, 44 eskaera egin dira eta 12.442,80€ bideratu dira kontzeptu honetara. Aurretiko zorpetzeari dagokion kontzeptuari erreparatuz, 4 eskaera egon dira eta 692,07€-ko gastua egin da. Etxea egokitzeko eta instalazioetara zuzendutako gastuei dagokienez, 4 eskaera egon da eta 2.405 €-ko gastua eragin du horrek.

Eskatzaile kopuruari dagokionez, 2023 urtean eskatzaile kopurua 2022ekoa baino handiagoa izan da, 50 gehiago (149 2022an, 199 2023an). Onuradunen %56a emakumezkoak izan dira, eta %44a, gizonezkoak: 112 emakumezkoak eta 87 gizonezkoak izan dira. 2023ko GLLen eskatzaileen artetik, 82 bakarrik bizi dira, pertsona bateko familia unitateak sortuz, eta 117, familiarekin.