Gauzatu da Urruzunoko udal baratzeen zozketa publikoa

  • Zenbaki bakarra atera zen, 66a, eta zenbaki hori asignatuta zuen pertsonak eta hurrengo 28ek lortu dute baratzea.
  • Aurreikusten da lizentzia lortu duten pertsonak apirilaren 1ean hasi ahalko direla baratzeak erabiltzen.

Elgoibar aisialdirako gune bat garatzen ari da 4B-URRUZUNO eremuan, Iñiguez de Karkizanoko etxebizitza berrien inguruan. Eremu hori aisialdirako espazio egokiekin aberasteko asmoz, Eibar Taldea sustatzailea, Elgoibarko Udalak eskatuta, ingurune hori urbanizatzen ari da: haurrentzako jolasgunea, kalistenia-parkea, urmaela eta baratze publikoak izango ditu.

Azken erremateetan aurkitzen dira eta Udalak baratze publikoen lizentziak zozkatu zituen atzo, otsailaren 14an, Osoko Bilkura aretoan egindako ekitaldi publikoan. 

Guztira 97 eskaera jaso dira baratze publikoak erabiltzeko. Zozketarako onartutakoen zerrenda, berriz, 91 lagunekoa da. 6 eskaera kanpoan geratu dira, eskatutako baldintzak ez betetzeagatik.

Zenbaki bakarra atera zen, 66a, eta zenbaki hori asignatuta zuen pertsonak eta hurrengo 28ek lortu dute baratzea.

Esteka honetan kontsulta daiteke zerrenda bere osotasunean. 

Aurreikusten da lizentzia lortu duten pertsonak apirilaren 1ean hasi ahalko direla baratzeak erabiltzen.

 

30 baratze publiko

30 baratze egongo dira, eta bakoitzak 30 metro koadro inguruko azalera izango du. Udalak baratze horietako bi beretzat gordeko ditu, eta guztira 28 baratze utziko ditu erabilgarri. Baratze horiek instalazio komunak izango dituzte, hala nola bideak eta eremu partekatuak.

Baratze horiek erabiltzeko lizentziek urtebeteko iraupena izango dute hasieran, eta urtero berritu ahal izango dira, gehienez ere hiru (3) urtera arte, esleipena egin eta hurrengo egunetik aurrera.