‘Gu Herriko STEM Emakumeak’ ekimenak abian jarri ditu ‘O11 erakusleihoak’ jarduera eta ‘Elgoibarko 8 emakume STEM’ kaleko erakusketa 

  • ‘Elgoibarko 8 emakume STEM’ kaleko erakusketa egun osoan egongo da zabalik Lekueder parkean otsailaren 1etik 16ra.
  • Otsailaren 1etik 16ra, Elgoibarko 24 saltokik emakume ikertzaile baten omenez apainduko dute beren erakusleihoa. Aurten, ginkana batean parte hartzeko aukera ere izango da.

Elgoibarrek ‘Gu Herriko STEM Emakumeak’ proiektua indartu du. Otsailaren 11arekin bat egin nahi izan da, Emakume eta Neskato Zientifikoaren Nazioarteko Eguna delako. Horretarako, bi jarduera sortu dira aipatutako proiektuaren barruan: ‘O11 erakusleihoak’ eta ‘Elgoibarko 8 emakume STEM’ kaleko erakusketa.

Maialen Gurrutxaga alkateak nabarmendu duenez, “proiektua gero eta zabalagoa da, eta STEAM eremuan, udalerriko haurrekin lan egiteaz gain, kolektibo horrentzako erreferenteak ere sortzen ditugu. Horregatik, proiektu zabal honetan gure kolaboratzaile nagusiak STEM emakume profesionalak dira, Elgoibarren lan egiten dutenak edo herrikoak. Hori dela eta, Udalak “Gu Herriko STEM Emakumeak” izeneko marka berri bat sortu zuen iaz. Marka horren barruan, STEAM prestakuntza sustatzeko hainbat ekintza egingo dira, besteak beste, Bizilabe proiektua –proiekturik zaharrena- edo O11 erakusleihoen 4. edizioa.

 

‘Elgoibarko 8 emakume STEM’ kaleko erakusketa

‘Elgoibarko 8 emakume STEM’ kaleko erakusketa egun osoan egongo da ikusgai Lekueder parkean otsailaren 1etik 16ra.

Elgoibarko Udalak, Barren Aldizkariarekin, Meka Lanbide Eskolarekin eta Elgoibarko STEM emakumeekin elkarlanean, erakusketa hau sortzeko lan egin du zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika arloetako emakume horien istorio inspiratzaileak aurkezteko eta udalerriko STEM emakumeak ezagutarazten hasteko helburuarekin.

Egungo eta etorkizuneko erronka handiek STEM profesionalak behar dituzte. STEM profesionalek zientziaren eta teknologiaren arloetan lan egiten dute, eta problemak konpontzeko gaitasuna, pentsamendu kritikoa, sormena, adimen emozionala, taldeak gidatzeko eta erabakiak hartzeko gaitasuna eta abar dituzte.

Hona hemen Elgoibarko STEM emakumeak:

  • Señorita Anita, Ana Echeverría Aguirregomezcorta.
  • Cristina Montero Garcia. Zumarpe, proiektu arduraduna.
  • Amaia Gabilondo Peñalba. Etxetar, ingeniari mekanikoa.
  • Ana Carolina Lodeiro Caldeira. Somabe, administrazio arduraduna.
  • Leire Garate Rodrigo. Soraluce S.Coop. Danobatgroup taldekoa, diseinua eta produktuen garapenerako ingeniaría.
  • Miren Aguirre Arrese. Kimika fakultatea, Polymat, UPV/EHU, kimika fakultateko irakaslea eta ikertzailea.
  • Nagore Ruiz de Escudero Zapico. Codesyntax, telekomunikazio-ingeniaria.
  • Miren Otal Astigarraga. AVS, proiektuen kudeatzailea. 

 

O11 erakusleihoak

Elgoibarko Udalak eta Elhuyarrek, Egur Arte eta Ane Arte tailerrekin elkarlanean, O11 erakusleihoak izeneko proiektua jarri dute martxan herriko 24 saltokitan, emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan egiten duten lana ezagutarazteko.

Otsailaren 1etik 16ra bitartean, Elgoibarko 24 saltokik emakume ikertzaile baten omenezko erakusleihoa apainduko dute.

Ekimen hau gazteentzako aisialdi-eskaintzaren barruan sartzen da, zientziaren eta teknologiaren jarduerak egin ditzaten. Guztira, 300 saltokik hartuko dute parte eskaintza horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko 12 udalerritakoek.

Aurten ere gimkana batean parte hartzeko aukera egongo da. Actionbound aplikazioa dendaz denda jaitsi, 12 emakumeen kartelak bilatu eta bertako QRak eskaneatu ostean, emakumeei buruzko galderei erantzun beharko zaie.

Ikerlari horien ilustrazioak honako webgune honetan zintzilikatuko dira https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/otsailak-11, haien lanari buruzko informazioarekin batera: ikertzaileen bizitza, ibilbidea eta aurkikuntzak ere azalduko dira.

  • Ana Zubiaga Elordieta (Forua, Bizkaia, 1959). Biologoa 
  • Angela Saini (Londres, Erresuma Batua, 1980). Zientzia-kazetaria
  • Brigitte Baptiste (Bogota, Kolonbia, 1963). Ekologoa
  • Uxue Fernandez Lasa (Urretxu, Gipuzkoa, 1984). Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako ikertzailea.
  • Ana Teresa Diego (Bahía Blanca, Argentina, 1954-1976). Astronomia-ikaslea eta ekintzaile komunista.
  • Mary Anderson (Greene, AEB). Asmatzailea eta ekintzailea.
  • Miriam Friedman Menkin (Riga, Letonia, 1901-1992). Genetikaria eta enbriologoa.
  • Elena Ponciano Paino (Durango, Bizkaia, 1980). Arte Plastikoetako eta Ehungintza Arteko Diseinuko goi-mailako teknikaria. Soldadura eta Galdaragintzako teknikaria. 
  • Wangari Maathai (Ihithe, Kenya, 1940-2011). Ingurumenaren aldeko ekintzailea eta politikaria.
  • Chieko Asakawa (Osaka, Japonia, 1958). Informatikaria.
  • Gro Harlem Brundtland (Bærum, Norvegia, 1939). Medikua eta politikaria. 
  • Maia Duguine Haristoy (Hazparne, Lapurdi, 1979). Euskal hizkuntzalaria. 

 

Dendei dagokienez, Egur Arte eta Ane Arte tailerrek apaindutako erakusleihoak bertatik bertara ikusi ahal izango dira denda bakoitzean, eta, gainera, esteka honen bidez ere egongo dira ikusgai. Hau da “Otsailaren 11ko erakusleihoak” ekimeneko parte-hartzaileen zerrenda:

  • Agurtzane ileapandegia
  • Aramburu bitxidenda
  • Astigarraga Gys Sport
  • Barrutia optika
  • Cristina Garcia, estetika eta terapia naturalak
  • Darama denda-tailerra
  • Ecenarro
  • Eizaguirre okindegia
  • Farmazabal
  • Herbolario Surya belardenda
  • Idama ileapaindegia
  • Iriondo kirolak
  • Lete
  • Maria Urizar ileapaindegia
  • MGS aseguruak
  • Olaia Martínez estetika zentroa
  • Leire ileapaindegia
  • Meraki ileapaindegia
  • La bermeana arraindegia
  • Pitxintxu
  • Roteta elektrizitatea
  • Colchonería-Textil Lagunak
  • Txillarre ekodenda
  • Uzuri optika