- Lehenengo hitzaldia lagunen arteko harreman osasungarriei buruzkoa izango da, seme-alaben emozioari buruzkoa bigarrena eta hirugarrena osasun mentalari eta nerabezaroari buruzkoa.
- Lehen hitzaldirako izen-emateak zabalik daude eta hainbat kanalen bidez egin ahal izango dira: karteleko QR-a irakurriz, www.labur.eus/07 atarian, 943 741 050 telefono zenbakian edota gazteria@elgoibar.eus helbidean.
Elgoibarko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, “Treba Gurasoak” ekimenaren hiru hitzaldi antolatu ditu 2024rako. Hitzaldi horien helburua da familiei funtsezko tresnak eta ezagutzak eskaintzea, gurasoen eta seme-alaben arteko hazkuntzarekin eta komunikazio eraginkorrarekin lotutako gai garrantzitsuei heltzeko.
Lehen hitzaldirako izen-emateak zabalik daude eta hainbat kanalen bidez egin ahal izango dira: karteleko QR-a irakurriz, www.labur.eus/07 atarian, 943 741 050 telefono zenbakian edota gazteria@elgoibar.eus helbidean.
Honakoak dira hitzaldiak:
- hitzaldia: Harreman osasuntsuak lagun artean
- Data: otsailak 7, 18:00etan
- Lekua: Aita Agirre kulturguneko areto nagusian
- Hizlaria: Nerea Mendizabal (euskaraz)
- Helburuak: gurasoek beren seme-alaben lagunartean duten zereginari buruz hausnartzea, gatazketan noiz eta nola esku hartu argitzea edo seme-alabekiko gatazketan laguntzeko baliabideak eskuratzea.
- Data: otsailak 7, 18:00etan
- hitzaldia: Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak
- Data: otsailaren 28an, 17: 30ean
- Lekua: Kultur Etxeko hitzaldi gelan
- Hizlaria: Donna Apellaniz Nieto (gazteleraz)
- Helburuak: Hitzaldi honen bitartez, zuen seme-alaben emozioak kudeatzeko eta zaintzeko kontuan izan beharrekoa landuko da, horrela, familiaren osasun emozionala zaintzeko tresna sinple eta eraginkorrak eskuratuz.
- Hitzaldia: Osasun mentala eta nerabeak
- Data: apirilaren 16an, 17:30ean
- Lekua: Aita Agirre kulturguneko areto nagusian
- Hizlaria: Estibaliz Ansotegi (euskaraz)
- Helburuak: familiaren babes-eginkizuna sustatzea hazkuntzan, deserosotasun-, antsietate- eta jazarpen-egoerak detektatzeko ezagutzak ematea, eta balizko jazarpen-egoerei erantzuteko trebetasunak eta estrategiak eskaintzea.
Elgoibarko Udalak hitzaldiak antolatzen parte hartu duten guztien laguntza eskertu du eta herriko familientzako ezagutza eta laguntza iturri izatea espero du.