Udalak ‘Elgoibar’ udal aldizkariaren 2024ko lehen alea argitaratu du. 8 orrialdetan 2024ko aurrekontuak xehetzen ditu: sarrerak eta gastuak, proiektu garrantzitsuenak, inbertsioak, sailen aurrekontu-partidak edo 2024ko zerga-egutegia.
Elgoibarko etxebizitza guztietara banatu da ale bat, eta udal eraikinetan ere eskuragarri dago. Formatu digitalean irakur daiteke helbide honetan