- Abenduaren 30ean 00:00etatik 06:00etara eta 31n 02:00etatik 07:00etara herri-ibilbideak egiteko erabili ahal izango da zerbitzua.
Elgoibarko Udalak gaueko taxi zerbitzua eskainiko du abenduaren 30ean eta 31n. Abenduaren 30ean 00:00etatik 06:00etara eta 31n 02:00etatik 07:00etara herri ibilbideak egiteko erabili ahal izango da zerbitzua. Doan izango da eta Txarruneako biribilgunetik abiatuko da. Ezin izango da aldez aurretik erreserbarik egin, zerbitzuaren ilaran egon beharko da eta iritsiera-ordenaren arabera hartu ahal izango da taxia.
Ekimen honen bidez, elgoibartarrentzat festa amaiera lasaia eta segurua bermatzea da Udalaren helburua.