Petra Arana elgoibartarrak 100 urte bete ditu

  • Elgoibarko alkate Maialen Gurrutxagak eta Gizarte Ongizateko zinegotzi Pili Iranzok Petra zoriondu dute Elgoibar osoaren izenean.

Petra Arana elgoibartarrak 100 urte bete ditu gaur, azaroak 17. San Lazaro Zentroko egoiliarrak ospakizun berezi batean ospatu du bere urtebetetzea, familiarekin eta lagunekin batera.

Elgoibarko alkatea, Maialen Gurrutxaga, eta Gizarte Ongizateko zinegotzia, Pili Iranzo, San Lazaro Egoitzan izan dira Petra Arana zoriontzeko, elgoibartar guztien izenean. Bertan, lore sorta bat eman diote, maitasunaren eta estimuaren erakusgarri.

Zorionak Petra!