Udalak “Elgoibar” udal aldizkariaren ale berria argitaratu du

Aldizkaria, formatu digitalean.

Udalak “Elgoibar” udal aldizkariaren 36. ale berria argitaratu du, Maialen Gurrutxaga alkateari egindako elkarrizketa batekin, ETSk Altzolako saihesbidean egindako lanak, Arriaga poligonoko lanak, hiri-baratze berriak, Errezabal gizarte zerbitzuen etorkizuneko zentro berria edo ekintzailetza sustatzeko laguntzak eta tokiko jarduera ekonomikoentzako laguntzen berri emanez, beste hainbaten artean.

Elgoibarko etxebizitza guztietara banatu da ale bat, eta udal eraikinetan ere eskuragarri dago.