Elgoibarko Udala udalerriko hainbat zonalde asfaltatzeko lanekin hasi da

  • Bide hauen zati bat asfaltatuko da: Toletxe-Meliton zubia bidegurutzea, Albitzuri poligonora igoera bidea, Albitzuriko-Urruzuno bidea eta Basarteko eremu bat.
  • Lan horietarako esleitutako aurrekontua, BEZa kanpo, 69.998,99 eurokoa da, eta Asfaltados Olarra SA enpresak gauzatuko ditu, gehienez ere hilabeteko epean.

Elgoibarko Udalak dagoeneko hasi ditu udalerriko hainbat gunetan asfaltatze-lanak. Asfaltatze lanak gaur, azaroak 15, hasi dira Albitzurin. Zati hori amaitutakoan, konponketa-lan batzuk egingo dira Melitongo bidegurutzean, eta, ondoren, Basarte auzoan jarraituko da. Era berean, konponketa puntualak egingo dira Olasopen.


Lan horietarako esleitutako aurrekontua, BEZa kanpo, 69.998,99 eurokoa, eta Asfaltados Olarra SA enpresak gauzatuko ditu, gehienez ere hilabeteko epean. Asfaltatze-lanez gain, bide-marren seinaleztapena eta pintaketa berrituko dira.


Bide-azpiegitura hobetzeko lan horien helburu nagusia da Elgoibarko herritarren onurarako errepide seguru eta eraginkorren sare bat bermatzea.