» Albisteak » Berriak » Elgoibarrek, bigarrenez, ‘Otsailaren 11 erakusleihoak’ ekimena abiarazi du
Elgoibarrek, bigarrenez, ‘Otsailaren 11 erakusleihoak’ ekimena abiarazi du
Otsailaren 11n, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da eta horren harira, Elgoibarko dendak emakume zientzialariez jantzi nahi dira, otsailaren 11tik 25era bitartean.
Kanpaina hau Bizilabe proiektuaren baitan kokatzen da, 2019an Elgoibarren abian jarri zen eskolaz kanpoko ekimena, non gazteek zientzia eta teknologiako proiektuak garatzen dituzten.
Izen emateak gaurtik, abenduak 27, urtarrilaren13ra arte irekita egongo dira. Parte hartu nahi dutenek https://labur.eus/otsailak11elgoibar estekako formularioa beteta.