- Elgoibarko Udalak tokiko ondarea berreskuratzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du, eta San Bartolome parrokiarekin batera 2024ko hitzarmenean lanean ari dela aurreratu du.
Elgoibarko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du San Bartolome parrokiari 2023an emandako dirulaguntza izenduna ordaintzea.
Gobernu Batzarrak martxoan erabaki zuen San Bartolome parrokiari 14.000 eurorainoko dirulaguntza izenduna ematea, 2023an parrokiaren ondare historiko-artistiko erlijiosoa konpontzeko, mantentzeko eta hobetzeko lanak egiteko.
Orain, egindako lana justifikatu ondoren, 14.000 euroko dirulaguntza bere osotasunean ordaindu da.
Elgoibarko Udalak tokiko ondarea berreskuratzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du, eta San Bartolome parrokiarekin 2024ko hitzarmena lantzen ari dela aurreratu du.