Euskaltel txirrindulari taldeak Elgoibar aukeratu du denboraldiaurrea prestatzeko

  • Yinkana, Lagun Taldearekin Sallobentera bizikleta irteera edo ikastetxeetara bisita bezalako jarduera publikoez gain, taldeak babesleekin beste bilera eta ekintza batzuk egitea aurreikusi du.


Laboral Kutxako emakumezkoen txirrindulari taldeak urriaren erdialdean egindako egonaldi arrakastatsuaren ondoren, Elgoibarrek ongietorria emango dio bihar, azaroak 14, Euskalteleko taldeari. Euskaltelek egonaldia egingo du herrian azaroaren 17ra arte, datorren denboraldirako prestaketaren barruan.

Euskaltel taldeak txirrindulari taldea ia bere osotasunean izango du Elgoibarren 2024ko denboraldian izango dituzten erronketarako prestatzeko. Jon Aberasturi, Nicolas Alustiza, Enekoitz Azparren, Ibai Azurmendi, Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Iker Bonillo, Xavier Cañellas, Unai Cuadrado, Asier Etxeberria, Xabier Isasa, Mikel Iturria, Txomin Juaristi, Andoni López de Abetxuko, Gotzon Martín, Luis Ángel Maté, Iker Mintegi eta Unai Zubeldia izango dira egonaldian parte hartuko duten kideak. Joan Bou (Brasil) eta Victor de la Parte (Kolonbia) ez dira bertan izango.

Elgoibarren gauzatuko duten egonaldirako planifikatutako jarduera-programa honako hau da:

  • Azaroaren 14an, asteartea, 17:00etan: udal agintariek harrera egingo diote txirrindulari taldeari udaletxean. Yincana ziklista Kalegoen Plazan.
  • Asteazkenean, 17:00etan: Euskalteleko txirrindulariek bat egingo dute Lagun Taldeko kideekin, Sallobentera bizikletaz joateko, herriko ikastetxeetako haur eta gazteekin batera. Irteera Kalegoen plazatik egingo da.
  • Azaroaren 17an, ostirala, 11:00etan: Euskaltel taldeko txirrindulariek Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako LH3 eta LH4 mailetako haurrak bisitatu eta haiekin hitz egingo dute.

Jarduera publiko horiez gain, taldeak beste bilera eta ekintza batzuk ditu aurreikusita babesleekin.

Elgoibarko Udalak espero du bere egonaldia emankorra izatea datorren txirrindularitza denboraldirako.