Elgoibarko Udalak, Lanbiderekin lankidetzan, 2 administrari laguntzaile plaza deitu ditu

  • Dedikazioa lanaldi osokoa eta 4 hilabetekoa izango da. Lanpostu horretan izena eman nahi dutenek Lanbideren Elgoibarko egoitzan edo www.lanbide.eus webgunean egin dezakete.

Elgoibarko Udalak, Lanbiderekin lankidetzan, administrari laguntzaileen 2 plaza betetzeko deialdia argitaratu du

Dedikazioa lanaldi osokoa eta 4 hilabetekoa izango da. Lanpostu horretan izena eman nahi dutenek Lanbideren Elgoibarko egoitzan edo www.lanbide.eus webgunean egin dezakete.
Lanpostuaren xehetasunak:

  • Ekintza horiek kudeatzeko Udalean erabiltzen diren aplikazioak eguneratzea eta osatzea: Muniges, Sareko, Linea berdea, Agendarako Drive…
  • Udalaren dokumentu- eta argazki-artxiboa eguneratzea
  • Udalak antolatutako ekintzak komunikatzeko eta zabaltzeko euskarriak prestatzea, bereziki sarearen baliabide eguneratuak erabilita.
  • Baliabide digital berritzaileak prestatzea udal-ekintzak zabaltzeko.

Baldintzak:

  • LH, lanbide-arloa: ADMINISTRAZIOA ETA KUDEAKETA (administrazio kudeaketako teknikaria, goi mailako administrazio eta finantzak).
  • Euskara: 3. HE/PL 3 IVAP, EGA, C1 edo baliokidea.
  • Elgoibarren edo Debabarrenan bizitzea (Eibar izan ezik).
  • Langabezian egotea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.

Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2023ko dirulaguntzen barruan, Elgoibarko Udalak 82.056 € jaso ditu guztira.

Informazio gehiago