‘Tabuen kutxatik oholtzara’ bertso saio solidario musikatua eta Haritz EDTren dantza jaialdia asteburuan Elgoibarren

  • “Tabuen kutxatik oholtzara” bertso saio solidario musikatuan Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Oihana Bartra eta Nerea Ibarzabal bertsolariek hartuko dute parte. 

Elgoibarrek kultur jarduerez betetako astea du aurretik. Hemen duzu aste honetako kultur ekitaldiei buruzko informazio guztia:

Urriak 19, osteguna 

  • “Sustraiak” dokumentala. Ondoren, hausnarketa saioa sortzaileekin batera. Zuzendariak: Ander Beizama eta Ander Espargallas. 18:00etatik 19:30era, Lilan. Euskaraz. Denontzat irekia. 

Urriak 20, ostirala 

  • “Tabuen kutxatik oholtzara” bertso saio solidario musikatua, Izan Iñurri minbizidun emakumeen elkartearen eskutik. 19:00etatik 20:30era, Herriko Antzokian. Bertsolariak: Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Oihana Bartra eta Nerea Ibarzabal Gai-jartzailea: Amaia Agirre.  Musikariak: Ixak Arruti eta Gari Otamendi. Prezioa: 8 euro. Oharra: Sarreren irabazi guztiak Iñurri elkartearentzat izango dira. 

Urriaren 20tik azaroaren 3ra 

  • Erakusketa: Antonio Arrillaga. 18:30etik 20:30era, astelehenetik larunbatera. Kultur Etxeko erakusketa gelan. Antolatzailea: Ongarri Argazki Taldea. 

Urriak 21, larunbata

  • Ahalduntze saioa: Izan zu zeu, Merlín Medinarekin. 16:00etatik 18:00etara, Lilan. Gaztelaniaz. Ez da izena eman behar. 
  • Haritz EDTren 50. urteurrenaren baitan, dantza jaialdia. 12:30ean, Kalegoen plazan. Euria bada, Maalako parkean. Antolatzailea: Haritz EDT. 

Urriak 22, igandea

  • Antzerki familiarra: Potx eta Lotx aireportuan. 16:30ean, Herriko Antzokian. Sarreren salmenta: https://herrikoantzokia.eus, larunbatero leihatilan 18:15etik 20:45era, eta egunean bertan, leihatilan. 

Urriak 23, astelehena

  • Epeletan literatur tailerra: Maus (art spiegelmanen komikia), Maite Lopez. 19:00etan, Gotzon Garate Udal Liburutegian. 

Urriak 24, asteartea

  • Literatur tailerra: “Yo, robot”, Isaac Asimov. Consuelo Carrere. 18:00etan, Gotzon Garate Udal Liburutegian. Antolatzailea: Haizea. 

 

Zinea

  • Urriak 21, 22 eta 23: LA VOZ DEL SOL
  • Urriak 25: AISHA (+16 URTE) Ongarriren eskutik. 

 

KZ guneko doako ikastaroak

Urriaren 16tik 25era KZ guneak doako ‘hasi argazkiei ukituak egiten Gimpekin’ ikastaroa eskainiko du. 18:00etatik 20:00etara.

Udalak ekintza hauetan parte hartzera eta aste honetan Elgoibarrek eskaintzen duen guztiaz gozatzera animatzen ditu herritarrak. Informazio guztia elgoibartarren eskura dago udal webguneko agendaren atalean.