- Dislexiaren eragin akademiko eta soziala murriztea, aholkularitza eta prestakuntza eskaintzea eta dislexia duten pertsonen eskubideak defendatzea da helburua, inklusioa errealitate bihur dadin.
Elgoibarko Udalak bat egingo du urriaren 8ko Dislexiaren Nazioarteko Egunarekin, eta Dislegi, Gipuzkoako Dislexia Elkartea eta hainbat tokiko eragilerekin lankidetzan, programa zabala antolatu du aste honetarako. Dislexiaren eragin akademiko eta soziala murriztea, aholkularitza eta prestakuntza eskaintzea eta dislexia duten pertsonen eskubideak defendatzea da helburua, inklusioa errealitate bihur dadin.
Jardueren programa honako hau da:
Urriaren 2tik 8ra
- Dislexiari buruzko erakusketa eta informazioa Kultur Kafean.
4 asteazkena
- Familientzako orientazioa: 17:00etatik aurrera, Kultur Kafea aretoan.
- Dislexiari buruzko dokumental baten proiekzioa Ongarriren eskutik 21:00etan, Herriko Antzokian.
5 osteguna
- Kafe tertulia Dilex psikopedagogia-zentroko Agurtzane Martinezekin (zeintzuk dira dislexiaren lehen seinaleak? zer lan-tresna behar dituzte nerabeek? nola jokatu eskoletan?…) 17:00etatik aurrera, Kultur Kafea gunean.
- Aizu! Tabernarien eskutik Dislegi elkartearen pintxo potea.
7 larunbata
Dislexiaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna.
- 11:00etatik 13:30era, Lekueder parkean: haurren entretenimendua (jolasak, pinturak, hi selfie…) – argazkiak- haurrentzako puzgarriak – aurpegia pintatzea – irakurketa errazari buruzko liburuen erakusketa – Dislegi Debabarrenaren produktuen salmenta…
- 12:30etik 13:30era, magia Niala magoaren eskutik publikoaren artean.
- 13:30ean, kalejira Mauxitxa txarangarekin.
- 15:00etan, bazkaria Sanlobeer Fest karpan (maalako parkean). Ondoren, bazkalostean, Mauxitxa txarangak alaituko du bazkaria.
7 – 8 gaua
- Udalaren eta Aita Agirre Kulturgunearen argiztapena.