2023-2024 ikasturterako izena emateko epea zabalik dago oraindik irailaren 15era arte

  • LH 5-4 DBHko gazteentzako aisialdi-eskaintza bat da, Elgoibarko Udalak eta Elhuyarrek sustatua, non gazteek zientzia eta teknologiari buruzko tailerrak, proiektuak eta txangoak egingo dituzten.
  • Izena emateko, web orri hau erabili behar da: https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/elgoibar.
  • Robotikako ikastaroa beteta dago.

Maiatzaren amaieran, Elgoibarko Udalak Robotika eta Bizilabe ikastaroetan izena emateko epea ireki zuen: Robotika ikastaroa beteta dago eta Bizilaben plazak daude oraindik. Hori dela eta, Udalak irailaren 15era arte luzatu du azken honetan izena emateko epea.

Horrela, bosgarren urtez, udalerriko gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko, ekintzailetzarekiko eta sormenarekiko interesa eta motibazioa bultzatuko dira. 2023ko urritik 2024ko maiatzera, 10-16 urteko gazteek tailerretan parte hartu eta proiektuak egin ahal izango dituzte Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan. Ikasturtean zehar, esperimentu zientifiko eta teknologikoak egingo dira hainbat esparrutan, eta ikertzaile profesionalek zuzendutako proiektuak garatuko dira taldean.


Izena emateko, web orri hau erabili behar da: https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/elgoibar. Ostegunetako 5-6 LHko taldea osorik dago (gorriz); gainerako taldeetan plazak daude oraindik.

 

  Asteazkena/Miércoles Osteguna/Jueves
LH 5-6 / EP 5-6 17:00 – 18:30 17:00 – 18:30
DBH 1-2 / 1-2 ESO 18:30 – 20:00 18:30 – 20:00
DBH 3-4 / 3-4 ESO 15:30 – 17:00 ——

 

Prezioa:

  • Kuota: 18 €, hilean.
  • Familia ugaria, guraso bakarrekoak eta langabetuak: 10 €hilean.
  • Bigarren anai-arrebaren inskripzioa, familia ez ugariak direnean: 10 €, hilean.
  • Izaera sozialeko laguntzak jasotzen dituzten familiak: 4 €, hilean.
  • Elgoibarkoa ez bazara, 69 € hilean, baldin eta plaza libreak badaude.