ZIRKULAZIOA:
Abuztuaren 23tik abuztuak 28ra bitartean Elgoibarko San Bartolome jaiak ospatuko dira. Horietako ekintza asko kalean izango direnez, trafikoan ondorengo mozketa eta aldaketak aurreikusten dira:
Maala, N-634tik Ermuaranbideko biribilguneraino itxita (garajeetara izan ezik):
- Abuztuak 23 –12:00ak inguruan itxi egingo da.
- Abuztuak 29 – 07:00etan ireki egingo da
- Salbuespenak (N-634tik Ermuaranbideko biribilguneko tartea irekiko da):
- Abuztuak 26, 07:00 – 17:00⎝Feria
- Abuztuak 28⎝12:00 – 14:00⎝Goitibeherak
Aita Agirre plaza eta Pedro Migel Urruzuno kalea abuztuak 20ko, 14:00etik 29ra arte, ezingo da aparkatu eta ibilgailuen sarrera debekatua egongo da garajeetara izan ezik.
Abuztuak 23an Etxaniz Memoriala txirrindulari lasterketa goizeko 9etan Kalegoen Plazan hasiko da. 06:00etatik 13:00ak arte ezingo da Bernardo Ezenarro Kalean (osasun zentrotik trenbide kalera bitartean) aparkatu eta zirkulazioa tarteka itxi egingo da. 09:00etatik eta lasterketa bukatu bitartean (12.00ak inguruan), lasterketaren ibilbidean zirkulazio mozketak izango dira (N634an;, Maalatik Azkarateko errepide zaharrera bitartean, Ermuaranbide kalean; Bernardo Ezenarro eta Pedro Migel Urruzuno kaleetan). Lasterketak, hiru paso ditu Maalatik Azkarateko errepide zaharrean barna. Helmuga berri, Pedro Migel Urruzuno Kalean izango da (honek Bernardo Ezenarro eta Pedro Migel Urruzuno kaleak ixtea ekarriko du).
Abuztuak 28an, goitibeherak; 12:00etatik amaitu arte (14:30ak aldera, gutxi gorabehera), Erretsunditik (autobideko zubitik) Trenbide Kalera zirkulazioa itxi egingo da.
Goitibeheren ordutegian, Erretsunditik Trenbidera zirkulazioa moztuta egongo denez, kale honetarako sarbideak diren gainontzeko kaleetan eragina izango du:
- Basarte kaletik San Roke kalera: sartu eta irten Basartetik
- Santa Ana – San Roke (Institutu pareraino, Antzarsoro barne), sartu eta irten Santa Anatik
- Juan Mugertza: San Roke kalea ireki arte ezingo da ez sartu eta ez irten.
- Erdiguneko kaleak, 23tik 28ra (biak barne), San Frantzisko, Kalebarren, San Bartolome, Errosario, Kalegoen eta Santa Ana, itxita mantenduko dira egun guztian zehar. (Garajeetara izan ezik).
Bestelako mozketa eta aldaketak: Jaietan antolatutako ekintzen beharren arabera, bestelako mozketa edo zirkulazio aldaketak izan daitezke.
APARKALEKUAK:
Ondoren azaltzen diren guneetan ezingo da aparkatu:
- Zizilion kalean: Abuztuak 20tik 29ra Alcampo pareko aparkalekuaren zati bat.
- Aita Agirre abuztuak 20tik 29ra.
- Zizilion (TAO gunea): abuztuak 22tik 29ra. (23an lasterketan irtengo ez diren ibilgailuak bertan
- gelditzeko)
- Ubitarte: abuztuak 23tik 29ra
- Deba Kalea (Guasseko TAO gunean ), ekitaldien arabera – egunak 24-26-27-28
- Autonomia Kalea (Carrocerias Elgoibarresas ingurua) Abuztuak 23tik 29ra
- San Roke 5-7 (Aterpe tabernaren aurrean) 23tik 29ra.
- San Roke 30 (Otzak tabernaren ondoan) 23tik 29ra elbarrituentzako plaza kalearen beste aldera aldatuko da.
Beharren arabera, bestelako erreserba puntualak izan daitezke.
ELBARRITUENTZAKO APARKALEKUAK:
Aita Agirren dauden elbarrituentzako aparkalekuak ezingo dira erabili Abuztuak 20tik 29ra bitartean.
Abuztuak 23tik 28ra Ubitarte kalean elbarrituentzako bi plaza gehiago erreserbatuko dira (Ubitarten, lehen dagoen plazaren atzean, Trenbide kalerako irteeraren ondoan).
UDALBUSA:
Trafikoan izango diren aldaketa eta mozketek, Udalbus zerbitzuan eragina izango dute: Abuztuak 20tik 29ra Aita Agirreko geltokia kendu egingo da.
Ordutegiari dagokionean, abuztuak 23tik 28ra, Udalbusa goiz eta arratsaldez ibiliko da. Honakoa da ordutegia:
Astelehenetik ostiralera
10:00 – 13:00 (azken zerbitzua)
17:00 – 20:00 (azken zerbitzua)
Larunbatetan
10:00 – 13:00 (azken zerbitzua)
Jaiegunetan ez da zerbitzurik izango.