- Zehazki, abuztuaren 23an, 25ean, 26an eta 28an erabili ahal izango da zerbitzua hiri-ibilbideak egiteko.
Bigarren urtez jarraian gaueko taxi zerbitzua eskainiko du Elgoibarko Udalak San Bartolome jaietan, zehazki abuztuaren 23, 25, 26 eta 28an. 01:00etatik 07:00etara izango da eta herri barruko ibilbideak egiteko soilik balioko du zerbitzuak. Doanekoa da eta Txarridunako biribilgunetik abiatuko da. Ezin da aurrez erreserbarik egin; ilaran egon behar da eta hurrenkeran hartu ahal izango da taxi zerbitzua. Udalaren helburua ekimen honekin da gaueko parranden ostean etxeratze lasai eta seguruak bermatzea.