- Txartelak Jubilatuen Biltokian eros daitezke, astelehenetan edo ostiraletan, 11:00etatik 12:00etara.
- Abuztuaren 27an izango da, 14:30ean, Olaizaga kiroldegian. Prezioa: 7 euro pertsonako.
San Bartolome jaietako Erretiratuen bazkarian izena emateko epea zabalik dago. Erretiratuen bazkaria 27an izango da:
- Eguna: abuztuaren 27ª
- Ordua: 14:30
- Lekua: Olaizaga kiroldegia
- Prezioa: 7 euro pertsonako
Izena emateko epea uztailaren 28ra arte egongo da zabalik. Parte hartu nahi dutenek Jubilatuen Biltokian (San Frantzisko kalea 21) eskuratu ahal izango dute txartela. Txartelak jasotzeko egunak astelehenak eta ostiralak dira, 11:00etatik 12:00etara, eta uztailaren 28a da horiek eskuratzeko azken eguna.
Garrantzitsua da azpimarratzea ekitaldi hau Elgoibarko jubilatu guztiei zuzenduta dagoela. Izena emateko prozesua osatzeko, NANa aurkeztu beharko da.
Elgoibarko Jubilatuen Biltokiaren lankidetzari eta Elgoibarko Udalak emandako dirulaguntzari esker egin ahal izango da topaketa hau. Izan ere, Elgoibarko Udalak bat egin du erretiratuen arteko elkarbizitza eta gozamena ahalbidetzeko.