Kirol ekintzak eta Urazandiko jaiak, asteburuan Elgoibarren

  • Ostiraletik igandera, kirol ekintza desberdinak egingo dira herrian, hala nola, Ultratrail lasterketaren ongietorria, saskibaloi festa edota emakumezko elite txirrindularien lasterketa -23 urtez azpikoak, jubenilak eta kadeteak-.
  • Horrez gain Urazandi auzoko jaiak ere ospatuko dira ostiraletik igandera bitartean: kontzertuak, txarangak, buruhaundiak, auto klasikoen kontzentrazioa, haurrentzako ekintzak…

 

Uda bete betean heldu da eta oporraldia edota lanegunak girotu zein goxatzeko kultur egitarau oparoa antolatu du beste behin Elgoibarko Udalak. 

Uztaileko bigarren asteburuari begira, esaterako, kirol ekintzak izango dira nagusi herrian. Lehenik eta behin, ostiralean, uztailak 7, Ultratrail lasterketaren ongietorri ekitaldia egingo da, 22:00etatik 02:00ak arte Azkaraten, Elgoibarko Ehunmilak taldeak antolatuta. 

Egun berean, baina arratsaldez, 7. Arteari buruzko kafe tertulia egingo da Lilan, arratsaldeko 18:00etan, Loredi Salegik gidatuta. Tertulia saio hau irekia izango da eta amaieran mokadutxoa eskainiko da. 

Kirol ekintzekin jarraituz, larunbatean, saskibaloi festa egingo da, 10:00etatik aurrera, Kalegoen plazan eta igandean, uztailak 9, emakumezkoen elite txirrindulari lasterketa ospatuko da, 23 azpikoen, jubenilen edota kadeteen kategorietan.  Lasterketaren irteerako 15:15ean izango da, Mintxetan eta helmuga toki berean, arratsaldeko 17:00etan. 

 

Asteko kultur ekintzak

Asteari hasiera emateko, astelehenean, uztailak 10, zaintzako eta etxez-etxeko lanei buruzko aholkularitza zerbitzua eskainiko du Merlin Madina adituak, 16:00etatik 19:00etara Lilan. Bakarkako saioak izanik, zerbitzua jasotzeko ezinbestekoa da aurrez hitzordua hartzea 688 640 983 telefonora deituz edo elgoibarzaintza@gmail.com helbidera idatziz. Zerbitzu hau uztailaren 24an ere eskainiko da, ordu eta leku berean. 

Horrez gain, ostegunean, uztailak 13, meditazio saioa eskainiko da Kultur Etxeko sotoan, arratsaldeko 19:00etan. 

 

Udako kultura ilargipean Elgoibarren

Era berean, asteburu honetan emango zaio hasiera Elgoibarko Udalak abian jarritako eta aire zabaleko zinema, dantza ikuskizunak eta dokumental baten proiekzioa uztartzen dituen programa honi. 

Ostiralean, esaterako, uztailak 7, ‘Una veterinaria en la Borgoña’ filma eskainiko da eta larunbatean ‘El colegio de los animales mágicos’ biak 22:30ean eta Kalegoen plazan. 

 

Urazandiko jaiak

Aipatu ekintzez gain, uda sasoiarekin batera heldu dira Elgoibarrera auzoetako jaiak eta asteburu honetan, uztailaren 7tik 9ra, alegia, Urazandi auzoaren txanda da. Hona hemen festa egitaraua: 

Ostirala, uztailak 7: 

  • 19:00 Urazandi auzoko jaien hasierako traka Urazandi parkean. Ondoren, txapel, “chaves” eta igel-toka txapelketa Herri Eskolan. 
  • 20:00-23:00 Amuldegi, Pladures eta Ekinocio taldeen kontzertua. 
  • 23:00etatik bukatu arte, musika DJ Tillarekin Herri Eskolako jolastokian. 

Larunbata, uztailak 8: 

  • 10:00-14:30 Auto klasikoen II. Kontzentrazioa Herri Eskolako jolastokian. 
  • 11:00 Erakusketa handia: “Historiaurreko teknikak eta bizimodua” Jose Julian Marquezen eskutik, Herri Eskolako jolastokian. 
  • 12:00-14:30 Mauxitxa txarangaren kalejira. 
  • 14:30 Herri-bazkaria Herri Eskolako jolastokian. 
  • 16:30-18:30 Dantzaldia eta karaokea Herri Eskolako jolastokian. 
  • 17:00-18:00 Buruhandiak Herri Eskolako jolastokian 
  • 18:30-20:30. El Bille: flamenko fusioa Herri Eskolako jolastokian. 
  • 21:00etatik bukatu arte musika DJ Tillarekin, Herri Eskolako jolastokian. 

Igandea, uztailak 9: 

  • 11:00-15:00 Tortilla lehiaketa. Herri-jokoak, koltxonetak eta gaztelu puzgarriak haurrentzat Herri Eskolako jolastokian. 
  • 12:00 IRATI: familientzako zirku tailerra, malabarrak eta burbuila erraldoiak Herri Eskolako jolastokian 
  • 16:00 Urazandi auzoko jaien azken traka eta agurra Urazandi parkean.

 

KZ Guneko doako ikastaroak

Uztailaren 3tik 12ra bitartean, Elgoibarko KZ Gunean ‘Hasi argazkiei ukituak egiten GIMPrekin’ ikastaroa eskainiko da, 09:00etatik 11:00etara. Informazio gehiagorako, aurrez aurre (ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua hartzea 943023640 telefonoaren bidez), 943023640 telefonoaren bidez edo webgunean (www.kzgunea.eus).