Elgoibarko Udalak Sexu-Askapenaren Nazioarteko Egunarekin bat egin du: ekainak 28, LGTBIQ+ harrotasunaren nazioarteko eguna dela eta adierazpena:
Aurten berirro ere Ekainaren 28an, LGBT+ kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna, eskubideak eta bizikidetza aniztasunetik aldarrikatzen ditugu eta kolektibo horren eskubideak eta askatasunak onartzeko lortutako aurrerapenak ospatzen ditugu.
Elgoibarko Udalak, eskerrak eman nahi ditu ahaleginak batu dituzten pertsona guztiei sexu-askapenaren aldeko borrokaren alde, eta, gaur egun, gizartea sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eraldatzeko lana antolatzen eta gauzatzen jarraitzen dutenei.
Iaz, Ekaini, Basauriko gay mutil bati, egindako eraso bortitza salatu genuen, bai eta Samuelen heriotza ere. Samuel kolpeka hil zuten A Coruñako itsas pasealekuan, bere sexu-orientazioagatik.
Zoritxarrez, eraso homofoboak izaten jarraitzen dute gaur egun.
Duela egun batzuk jakin genuen Yeissonek eta Brayanek, bikote gay migratzailea, herriko gazte batzuen eraso homofobo eta xenofoboa jasan zutela Billabonara iritsi eta ia hilabetera. Edo Gallartako jaietan gazte bati egindako eraso homofoboa.
Baina dena ez dira albiste txarrak.
Aurten, trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGBT+ pertsonen eskubideak bermatzeko legea onartu dela opatzen dugu; lege horrek eskubide gehiago bermatzen dizkie LGBT+ pertsonei, batez ere trans kolektiboari, eta erregistro-aldaketak egitea ahalbidetzen du, kolektibo horren indarkeria instituzionala sustatzen duten txostenen beharrik gabe. Gainera, administrazio-zehapenak ezartzen dizkie bihurketa-terapiak sustatzen dituzten erakundeei eta intersexei mutilazio genitalak egiten dizkieten profesionalei.
Testuinguru horretan ekainaren 28ak garrantzi handiagoa dauka. eta Udaletik herritarrak animatu nahi ditugu, gorroto-diskurtsoetan eta giza eskubideen urraketa egoera horien aurrean, esku hartu eta ozen sala ditzaten.
Badakigu sexu- eta genero-aniztasunaren onarpen soziala gero eta handiagoa dela, neurri batean, euskal gizarte osoak komunitate bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa eraikitzeko egin duen lanari esker.
Horregatik, sentsibilizazio eta aldarrikapen ekitaldiekin bat egiteko eskatzen diegu pertsona guztiei, leiho eta balkoietatik kolore askotako banderak zintzilikatuz, gaur aniztasunaren aldeko eguna d