- Zerbitzua ekaineko eta uztaileko lau astetan eskainiko da.
Udal Ludotekaren eta Atxutxiamaikaren artean antolatzen den udako aisialdi zerbitzua gaur, ekainak 26, abiatu da. Lau astez eskainiko den zerbitzua izango da eta herriko 356 haurrek parte hartuko dute. Zerbitzu honetan Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko haurrek parte hartuko dute. Ordutegia 9:30etik 13:00etara izango da, astelehenetik ostiralera.
Bestalde, Atxutxiamaikak HH2-HH5ko haurrentzako eskaintza ere antolatu du, Udalarekin lankidetzan. Zerbitzu hau ere, ekainaren 26tik uztailaren 21era bitartean emango da, goizeko ordutegian.
Adin-tarte bakoitzerako egokitutako programak diseinatu dira. Txikienen kasuan, herriko hainbat lekutan ibiliko dira, auzoak ezagutuz eta herriko hainbat baliabide erabiliz: merkatu plaza eta liburutegia, adibidez. LH1-3koek astean egun pasa bat egingo dute eta LH6koek iluntze-pasak eta arratsalde-pasak izango dituzte, eta horrez gain, GaraiOn sorgingunean 5 eguneko egonaldia izango dute.
Haur bakoitzak ‘Bagatoz!!!’ leloa duen kamiseta bat jaso du, eta ahalik eta egun gehienetan jazteko deia egiten da, batez ere irteeretan.