- Dedikazioa lanaldi osokoa eta 4 hilabetekoa izango da. Lanpostu horretan izena eman nahi dutenek Lanbideren Elgoibarko egoitzan edo www.lanbide.eus webgunean egin dezakete.
Elgoibarko Udalak, Lanbiderekin lankidetzan, lanbide anitzeko langileen 3 plaza betetzeko deialdia argitaratu du.
Dedikazioa lanaldi osokoa eta 4 hilabetekoa izango da. Lanpostu horretan izena eman nahi dutenek Lanbideren Elgoibarko egoitzan edo www.lanbide.eus webgunean egin dezakete.
Lanpostuaren xehetasunak: igeltserotza-lanak egitea. Eraikuntza-obrako igeltsero-lanetan esperientzia dutela egiaztatu beharko dute, eta ezagutza ona dutela tresna eramangarriak eta mugikorrak eta beharrezko lan-tresnak erabiltzen, hala nola, disko-makina, mailu pneumatikoa, sorgailua, eta abar, kaleetako baldosak, galtzada-harriak, asfalto-zulo txikiak eta abar konpontzeko.
Baldintzak:
- Igeltserotza-, elektrizitate-, pintura- edo iturgintza-lanetan lan-bideko ziurtagiriaren bidez egiaztatutako lan-esperientzia.
- Langabezian egotea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
- Elgoibar, Mendaro, Soraluze, Deba edo Mutrikun erroldatuta egotea.
Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2023ko dirulaguntzen barruan, Elgoibarko Udalak 82.056 € jaso ditu guztira.
Informazio gehiagorako: www.lanbide.eus.