- Dagoeneko irekita dago matrikulazio epea, eta eskainiko diren ikastaroak irakasleentzat homologatutakoak izango dira. UEUren webgunean www.ueu.eus edo UEUren bulegoetan (Bilbo, Eibar, Iruñea) eman daiteke izena.
- Dirulaguntzak: Udalak matrikula osoa ordainduko die Elgoibarren erroldatuta dauden langabetuei, ikasleei, pentsiodunei eta jubilatuei; eta lanean dihardutenei, berriz, matrikularen erdia diruz lagunduko die.
Aurreko ekitaldietan bezalaxe, Elgoibarko Udalak dirulaguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) uda honetarako egin duen eskaintzaren baitan antolatutako ikastaroetan parte hartzen duten herritarrei.
Izan ere, UEUk, dagoeneko prestatu du Eibarren, Usurbilen, Errenterian, Tolosan, Gasteizen, Iruñean eta Baionan, ekainaren 12tik uztailaren 7ra bitartean, egin ahal izango den ikastaro sorta. Aurreko edizioetan bezalaxe, ikastaro hauetan izena ematen duten herritarrek ikastaro sorta zabala izango dute aukeran, eta askotariko jakintza arloak landu ahal izango dituzte.
Hona hemen UEUk 2023ko ekainerako eta uztailerako prestatu duen eskaintzaren azken berriak Info+:
IKASTAROAK
- Osasunaldia: osasun-zientzietako gradu amaierako lanen 3. jardunaldia. Eibar, ekainak 12
- Hizkuntza hautuen eta generoaren arteko gurutzaketa arnasguneetan. Tolosa, ekainak 15
- HDEH2023: Adimen Artifiziala Auzitan. Errenteria, ekainak 20
- Gizarte mugimenduak: erronka berriei elkargune berriak. (Jakin jardunaldia). Usurbil, ekainak 22-23
- Unibertsitatearen barruak eta prekaritatea. Doktoregaion begirada akademiari. Eibar, ekainak 26
- Euskal Herri maitea, afektuak eta euskal askapen desira gaur egun. Iruñea, ekainak 27-28
- Loditasuna ikuskera neomaterialistatik. Teoria eta esperientziak. Iruñea, ekainak 28
- Ekofeminismoak konpos(t)atzen Euskal Herrian. Gasteiz, ekainak 29
- Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen IX. Bilkura. Liburutegi espezializatuak: Espezializazioaren bideak, aniztasunaren isla: dokumentazio-zentroak eta liburutegi espezializatuak. Eibar, ekainak 30
- Trantsizio ekosoziala ekonomia sozialaren bidetik: zer egin hezkuntzaren esparruan? Eibar, ekainak 30
- BideGurutzean. Partaidetza komunitariotik elkarbizitza sustatzen. Eibar, uztailak 3
- Filosofo Euskaldunen I. Bilkura: pentsamendua eta irakaskuntzaren erronkak. Eibar, uztailak 3
- Berrikuntza hezkuntza-marko berrian: ikasteko egoerak gorpuzten, Euskal Curriculuma ardatz.. Eibar, uztailak 6
- Euskal artearen historiaren bide berriak. Eibar, uztailak 7
- Emakumeak euskal kooperatibismoan. Eibar, uztailak 7
- Euskal literaturaren irakaskuntza gogoetagai: tokikotasuna, lurraldetasuna eta kolektibo azpiratuak. Baiona, uztailak
- Datu Lotuak, Ezagutza-grafoak, Wikidata/Wikibase. (tailerra). Eibar, uztailak 7
Horretaz gain, aurtengo udan, UEUk doako ikastaroak antolatu ditu Nafarroako Gobernuarekin Elkarlanean:
- Osasun mentala sustatzea eskola testuinguruan. (Iruñea. Ekainak 26)
- Galerak, heriotza eta dolua haurren hezkuntzan. (Iruñea. Ekainak 26)
- Kannabisaren kimika: erabilpen sendagarria eta ludikoa. (Iruñea. Ekainak 26)
MATRIKULAZIOA
Dagoeneko irekita dago matrikulazio epea, eta eskainiko diren ikastaroak irakasleentzat homologatutakoak izango dira. UEUren webgunean www.ueu.eus edo UEUren bulegoetan (Bilbo, Eibar, Iruñea) eman daiteke izena.
UEUk antolatu dituen ikastaroei buruzko informazio gehigarria nahi dutenek Udako Euskal Unibertsitatearen webgunean (www.ueu.eus) izango dute eskura. Eibarren programatutako ikastaroak, bestalde, Isasi-Markeskoa jauregian emango dira (telefonoa: 943 821426, markeskoa@ueu.eus).
ELGOIBARKO UDALAREN DIRULAGUNTZAK
Elgoibarko Udalaren Euskara Sailaren dirulaguntzei dagokienez, aditzera eman behar da, Udalak matrikula osoa ordainduko diela Elgoibarren erroldatuta dauden langabetuei, ikasleei, pentsiodunei eta jubilatuei; eta lanean dihardutenei, berriz, matrikularen erdia diruz lagunduko diela.
Dirulaguntzari buruzko informazio gehiago lortu nahi dutenek Elgoibarko Udalaren Euskara Sailera jo beharko dute (943 744366, euskara@elgoibar.eus, www.elgoibar.eus).