- Udalak bere konpromiso irmoa adierazi du tokiko enpresa-sarearen alde lan egiten jarraitzeko. Elkarteak 20.000 euroko dirulaguntza jasoko du.
Elgoibarko Udalak AIZU! ostalaritza elkartea finantzatuko du 2023an 20.000 eurorekin. Akordioa dirulaguntza izendun baten bidez gauzatuko da.
Elgoibarko AIZU! Ostalaritza Elkarteak honako dinamizazio-ekintza hauek egingo ditu: elkartegintza sustatzea, hiriko ostalaritzaren irudi bateratu eta erakargarria sustatzea, bezeroa deskontu, berehalako sari, puntuen katalogo eta zozketen bidezko kanpainen bidez leialtzea, edo aldameneko udalerrietatik bertaratze-fluxua erakartzen saiatzea, bezeroek udalerri handietara ihes egin ez dezaten.
Udalak bere konpromiso “irmoa” adierazi du tokiko enpresa-sarearen alde lan egiten jarraitzeko: “Udalak tokiko merkataritza, ostalaritza, zerbitzu eta negozioen aldeko babesa mantentzen du, eta harreman estua du AIZUrekin, elkarteekin eta tokiko enpresariekin, kezkak eta ideiak trukatzeko eta tokiko oinarri ekonomikoa indartzeko egungo eta etorkizuneko erronken aurrean”.