- Eskabideak aurkezteko epea 2023ko irailaren 29an amaituko da. HAZen edo Elgoibarko Udalaren egoitza elektronikoan (www.elgoibar.eus) aurkeztu beharko dira.
- 30 baratze dira, bakoitzak 30 m2-ko azalera du eta instalazio komunak dituzte (bidea, eremu komuna, etxola…). Baratzea erabiltzeko lizentziak urtebeteko iraupena izango du, eta 3 urtez luzatu ahal izango da. Lurzatiak zozketa bidez esleituko dira.
Abian dira 4B-URRUZUNO eremuan aisialdirako gune berri bat sortzeko obrak, Karkizanoko Iñiguezen eraikitzen ari diren etxebizitza berriekin batera. Etxebizitzak aisialdirako gune egoki berri batez hornitzeko helburuarekin, Grupo Eibar sustatzaileak, auzo berriaren garapenaz arduratzen denak, Elgoibarreko Udalak eskatuta, ingurua urbanizatuko du eta haurrentzako jolasgunea, kalistenia parkea, urmael bat eta baratze publikoak izango ditu.
30 baratze dira, bakoitzak 30 m2-ko azalera du gutxi gorabehera, baina Udalak bi baratze beretzat gordeko ditu (1 eta 2). Horregatik, esleitu beharreko baratzeak 28 izango dira (3tik 30era zenbatuta). Instalazio komunak dituzte (bidea, eremu komuna, etxola…).
Baratzeak erabiltzeko lizentziaren onuradun izateko, interesdunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 18 urtetik gorako pertsona fisikoa izatea; oinarri hauek onartu aurreko bost urteetan gutxienez Elgoibarren erroldatuta egotea; Elgoibarko Udalarekin zergen eta zehapenen ordainketa egunean izatea; eta udal-baratzeak erabiltzen dituen beste pertsona bat dagoen bizikidetza-unitate batekoa ez izatea (hau da, familia bakoitzeko baratze bakarra esleitzea).
Baratzea erabiltzeko lizentziak urtebeteko iraupena izango du, eta urtez urte luzatu ahal izango da, gehienez hiru (3) urtera arte, esleipenaren hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Lurzatiak zozketa bidez esleituko dira.
Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago eta 2023ko irailaren 29an amaituko da. Eskaerak HAZen edo Elgoibarko Udalaren egoitza elektronikoan (www.elgoibar.eus) aurkeztu beharko dira.