Elgoibarko Udalak martxan jarri du administrari laguntzaile baten kontratazio prozesua

  • Eskabideak aurkezteko epea 2023ko maiatzaren 22an amaituko da, LANBIDEren bitartez bakarrik.

Elgoibarko Udalak hautaketa-prozesua jarri du abian LANBIDEren bitartez, Hirigintza, Obra eta Zerbitzu Saileko administrari laguntzaile lanpostua aldi baterako betetzeko, bete beharreko premia dela eta.

Kontratua aldi baterakoa izango da, 3 hilabetekoa, eta lanaldia 2023ko ekainaren 1ean hasiko dela aurreikusten da. Hirigintza, obra eta zerbitzuen arloan administrazio-lanak egingo ditu: administrazio-espedienteak, telefono bidezko arreta eta arreta pertsonala,…


EZINBESTEKO BALDINTZAK:

  • Gutxieneko titulazioa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eskola-graduatua, Hasierako Lanbide Heziketako heziketa-zikloa edo baliokidea.
  • Euskara: C1.

Funtzio nagusien, betekizunen, hautaketa-prozesuaren, merezimenduen, udalean aurkeztu beharreko dokumentazioaren eta abarren xehetasunerako, lanbide.eus web-argitalpenean erantsitako oinarriak irakurtzea gomendatzen da (https://apps.lanbide.euskadi.net/apps/OF_DETALLE_OFERTA_TRABAJO?LG=E&ML=OFEMEN1&MS=Eaaa&IDRG=162023005252&CTRG=1&ORGN=LG%3DC%7CML%3DOFEMEN1%7CMS%3DEaa%7CPM1%3DAO).

Eskabideak aurkezteko epea 2023ko maiatzaren 22an amaituko da, LANBIDEren bitartez bakarrik.