En Tol Sarmiento, Su Ta Gar, Neomak eta Tapia eta Leturia, Elgoibarko 2023ko San Bartolome jaietako musika talde nagusiak

  • Aurtengoan abuztuaren 23tik 28ra ospatuko dira jaiak. 

Pasa den ostegunean, maiatzak 11, aurkeztu zien Elgoibarko Udalak herritarrei eta eragileei San Bartolome jaietako egitarau proposamena. Aurtengoan abuztuaren 23tik 28ra ospatuko dira jaiak. Hilabeteetan jai bilera ezberdinetan elkarlanean landutako programaren muina landu zen bertan. 

Bereziki zehaztu ziren musika taldeen emanaldiak eta sokamuturra egongo den egunak. Honakoak dira, beran, Elgoibarko San Bartolome jaietan kontzertuak eskainiko dituzten taldeak: 

23 ASTEAZKENA: “SAN BARTOLOME BEZPERA”

22:00 ELLIE JENSEN, Kalegoen plazan.

Jarraian, ETS, En tol sarmiento, Kalegoen plazan.

24 OSTEGUNA:  “SAN BARTOLOME”

23:00 TAPIA ETA LETURIA, Kalegoen plaza.

25 OSTIRALA: “TXIKI EGUNA”

8:00 Mauxitxa  txarangaren eta Herriko Dultzaineroen diana.

Jarraian, sokamuturra 

26 LARUNBATA: “BASERRITARREN EGUNA”

22:00 BRILET, Kalegoen plazan.

Jarraian NEOMAK, Kalegoen plazan.

27 IGANDEA: “JUBILATUEN  EGUNA”

8:00 Diana Herriko Dultzaineroekin.

Jarraian, sokamuturra

21:30: Gabezin taldearekin erromeria,  Maalako parkean.

28 ASTELEHENA: “NERABEEN ETA GAZTEEN EGUNA”

8:00 Diana Herriko Dultzaineroekin.

Jarraian, sokamuturra 

22:00 MUZAK, Kalegoen plaza.

Jarraian, SUTAGAR, Kalegoen plaza.