- Udalak 7.875 euroko dirulaguntza emango dio Jubilatuen Biltokiari 2023an hainbat jarduera egiteko.
Elgoibarko Udalak, herrian dagoen zahartze aktiboaren eskaintza sustatzeko asmoz, 2023ko lankidetza-hitzarmena sinatu du Elgoibarko Erretiratuen eta Pentsiodunen Etxearekin, herriko pentsiodunen eta erretiratuen alde lan egiten duen erakundea izanik, eta adinekoen parte-hartzea sustatzeko egiten duen ahalegina ikusita.
Hitzarmen honen helburua da Elgoibarko Jubilatuen Biltokiari 2023an emango dion dirulaguntza formalizatzea, besteak beste, honako jarduera hauek egiteko: memoria-tailerrak, prebentzio- eta kultura-hitzaldiak, Zinema Foruma, teknologia berriak erabiltzeko tailerrak, txangoak, nagusien asteko programazioa edo areto-jokoak, dantza-eskola eta dantza-saioak, eta abar.
Udalak 7.875 €-ko dirulaguntza emango dio Jubilatuen Biltokiari 2023an jarduera horiek gauzatzeko. Dirulaguntza bi epetan ordainduko da: lehenengo zatia (% 90) hitzarmena sinatzen denetik hilabeteko epean ordainduko da, eta bigarrena (% 10) jasotako dirulaguntza justifikatzeko dokumentazio guztia aurkezten denetik hilabeteko epean.