- Udalak UEUk antolaturiko ikastaroen matrikula osoa ordaintzeko dirulaguntzak emango dizkie Elgoibarren erroldatuta dauden herritarrei, langabetu, ikasle, pentsiodun eta erretiratuei.
- Matrikulazioa UEUren webgunean www.ueu.eus edo UEUren bulegoetan (Bilbo, Eibar, Iruñea).
Aurreko urteetan bezalaxe, Elgoibarko Udalak dirulaguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak, Eibarko, Iruñeko eta Gasteizko egoitzetan, ekaina eta uztaila bitartean, eskainiko dituen ikastaroak bertatik bertara edo on-line egiten dituzten herritarrei.
Izan ere, UEUk, dagoeneko prestatu du datozen hilabeteetan Eibarren, Iruñean eta on-line egingo diren ikastaroen eskaintza.
MATRIKULAZIOA
- Dagoeneko irekita dago matrikulazio epea.
- UEUren webgunean www.ueu.eus edo UEUren bulegoetan (Bilbo, Eibar, Iruñea).
UEUk antolatu dituen ikastaroei buruzko informazio gehigarria nahi dutenek Udako Euskal Unibertsitatearen webgunean (www.ueu.eus) izango dute eskura. Eibarren programatutako ikastaroak, bestalde, Isasi-Markeskoa jauregian emango dira (telefonoa: 943821426, markeskoa@ueu.eus).
Udalak UEUk antolaturiko ikastaroen matrikula osoa ordaintzeko dirulaguntzak emango dizkie Elgoibarren erroldatuta dauden herritarrei, langabetu, ikasle, pentsiodun eta erretiratuei. Eta lanean dihardutenei, berriz, Udalak matrikularen erdia diruz lagunduko die. Kasu guztietan, ikastaro bakoitzeko, gehienez ere, 150 euroko dirulaguntza emango da.
Dirulaguntzari buruzko informazio gehiago lortu nahi dutenek Elgoibarko Udalaren Euskara sailera jo beharko dute (943 744366 euskara@elgoibar.eus).
Hona hemen UEUk 2023ko udarako (ekaina-uztaila) prestatutako eskaintza
JARDUNALDIAK ETA TOPAKETAK
- Udako Ikastaroen Hasiera Ekitaldia: “Herritarrak ikerketan inplikatzen”. Bilbo, ekainak 14
- Osasunaldia: osasun-zientzietako gradu amaierako lanen 3. jardunaldia. Eibar, ekainak 12
- Hizkuntza eta generoaren arteko gurutzaketa arnasguneetan. Tolosa, ekainak 15
- HDEH2023: Adimen Artifiziala Auzitan. Errenteria, ekainak 20
- Gizarte mugimenduak: erronka berriei elkargune berriak. (Jakin jardunaldia). Usurbil, ekainak 22-23
- Unibertsitatearen barruak eta prekarietatea. Doktoregaion begirada akademiari. Eibar, ekainak 26
- Euskal Herria maitea, afektuak eta euskal askapen desira gaur egun. Iruñea, ekainak 27-28
- Lodifobiaren aurkako ikuspegiak feminismo neomaterialistatik. Iruñea, ekainak 28
- Ekofeminismoak konpos(t)atzen Euskal Herrian. Gasteiz, ekainak 29
- Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen IX. Bilkura. Liburutegi espezializatuak. Eibar, ekainak 30
- Trantsizio ekosoziala ekonomia sozialaren bidetik: zer egin hezkuntzaren esparruan? Eibar, ekainak 30
- BideGurutzean. Partaidetza komunitariotik elkarbizitza sustatzen. Eibar, uztailak 3
- Filosofo Euskaldunen I. Bilkura: pentsamendua eta irakaskuntzaren erronkak. Eibar, uztailak 3
- Berrikuntza hezkuntza-marko berrian: konpetentzia digitalak, hezkidetza eta Euskal Curriculuma. Eibar, uztailak 6
- Euskal artearen historiaren bide berriak. Eibar, uztailak 7
- Emakumeak euskal kooperatibismoan. Eibar, uztailak 7
- Euskararen Normalizazioa Hezkuntzan: 25 urteko ibilbidea. Eibar, uztailak 10
- Euskal literaturaren irakaskuntza gogoetagai: tokikotasuna, lurraldetasuna eta kolektibo azpiratuak. Baiona, uztailak 12.
TAILERRAK ETA SAIO OSAGARRIAK
- Datu Lotuak, Ezagutza-grafoak, Wikidata/Wikibase. (tailerra). Eibar, uztailak 7
- Euskara Gaitasuna Lantzen tailerra (VI). Baiona
- Orri bustiak: Euskarazko literatura erotikoa (mahai ingurua). Eibar, uztailak 6