- Egonaldiak hamabostaldi naturalean egingo dira. Sarrera edo irteerek ez dute zertan hilaren 1, 15 edo hileko azkenengo egunarekin bat etorri.
Zerbitzu honen bidez, aldi bateko egonaldiak egoitzetan eskatzeko aukera ematen zaie beren etxeetan bizi diren mendekotasuna eta desgaitasuna duten pertsonei. Atsedenetarako eta aukera pertsonalekoetarako egonaldietarako aplikagarria bakarrik.
2023 urterako Udako kanpainako egonaldiak (ekainak 15etik irailak 17ra arte) eskatzeko epeak:
- Ekaina: Maiatzaren 5era arte.
- Uztaila: Maiatzaren 12ra arte.
- Abuztua: Ekainaren 9ra arte.
- Iraila: Uztailaren 14ra arte.
Egonaldiak orientazio gisa, hamabostaldi naturaletan egingo dira. Hilabete bakoitzeko lehen edo bigarren hamabostaldia hartu ahal izango da. Urtean gehienez bi hamabostaldi eskatu ahal izango dira.
Eskaerak burutu behar dira Gizarte Ongizate sailean. Horretarako hitzordua eskatu beharko da HAZen modu presentzialean zein 943 74 10 50 telefonora deituta. Egonaldiaren onarpena hasi baino 15 egun lehenago jakinaraziko da.